Batzuetan iduri du euskaraz solas batzuk egitearekin aski dela euskaldunak garela errateko, edo euskaraz, bertze hizkuntzetan ez bezala, nolanahi solastatu edo idatz daitekeela. Kontu horrekin kezkatuta gaudelako sortu dugu atal hau, inongo harrotasunik gabe, guk ere zer ikasia badugulako, dakitenei aditu eta ikasteko, gure altxorra zaintzeko helburu hutsarekin. Zuk ere bota lasai zure galderak eta proposamenak info@ttipi.eus helbidera idatziz edo Whatsappez 744 48 43 61 telefonora idatziz.
‘*Obran ari zen beheiti erori denean’ edo ‘Obran ari zela beheiti erori da’?

Ttipi-Ttapa mai 17 Mendialdea

Denbora adierazten du batez ere -(e)nean menderagailuak. Batzuetan, dena den bertze balio batzuk ere hartzen ahal ditu.