*Insektu edo intsektu?

Ttipi-Ttapa 2025eko azaroaren 22a

Euskaltzaindiaren arabera, euskarak, maileguak bereganatzean, n, l eta r kontsonanteen ondorengo s eta z kontsonanteak ts eta tz bihurtu ohi dira normalean: intsektu, agentzia, galtzak, unibertsitate…

Hala ere, badira salbuespenak: konsistorio, alonsotegiar… Eta salbuespenak ugariagoak dira hitz berrietan: bonsai, ensaimada, transatlantiko, insomnio, suspense, Tanzania, Persia…

Bertzetik, komeni da jakitea joera hori ez dela betetzen hitz elkarteetan: ezkonsari, egunsari, egunsenti, herensuge, lansari, ordainsari, zezensuzko… Dudaren bat izanez gero, hiztegietan begiratzea da biderik zuzenena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun