Euskarari lotutako bitxikerien berri izan nahi baduzu hauxe duzu horretarako txokoa.
Ilbeltza, ereiaroa, garagarrila, uzta, agorrila, buruila, urriaroa, hazila...

Mendialdea

Urtarrila, otsaila, martxoa, apirila, maiatza, ekaina, uztaila, abuztua, iraila, urria, azaroa eta abendua. Horiek dira gaur egun gehien aditzen diren hilabeteen izenak. Baina hala erraten al dute zure aitzinekoek? Inoiz aditu al dituzu ilbeltza, ereiaroa, garagarrila, uzta, agorrila, buruila, urriaroa eta hazila? Denak ere gure herri hizkeraren aberastasunaren seinale dira!