Irigoienen hitzetan, «aditz hau xelebre samarra» da eta «ez da erraza izaten gure hizkuntza ikasten ari direnentzat aditz honen ñabardurak eurenganatzea»:
- Ez dut etsiko > Ez dut amore emanen, aitzinera segituko dut
- Etsi-etsian hobe dugu etxea saldu > Bertze erremediorik gabe, hobe dugu etxea saldu.
- Etsitua nago > Esperantzarik gabe, amore emanda nago.
- Berantetsia nago. Konparazio batera, seme-alabaren bat parrandan atera eta garaiz etxeratzen ez denean hauxe erraten diogu: «Beran(te)tsia nengoen. Non ibili zara? Hau ez da tenorea etxeratzeko!»
- Etsia hartu du agertu denean, bazituen bi egun mendian galdua zela.
Horiez gain, bazkari-etsia hartu eta afari-etsia hartu bildu ditu Irigoienek. Dioenez, «hauek hagitz gureak dira, hiztegian ez baititut aurkitu». Zer erran nahi dute? «Afaltzeko edo bazkaltzeko ordua ailegatzen denean, zerbait jatea, ohiko afaria izan gabe (ogitarteko bat, pintxo batzuk...). Bertze euskalki batzuetan bazkari-legea eta afari-legea erraten da».
Eskerrik asko, Lurdes!