Leher egin, diruz leher...

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 21a, 08:00

Aitzineko aldi batean bezala, Lurdes Irigoien aranztarrak bildutako esapide bat ekarri dugu aldi honetan Euskararen Txokora: leher.

Irigoienek erran bezala, Leher egin, lehertu aditzaren sinonimoa da. Beraz, globoa lehertu da edo globoak leher egin du erran daiteke. Baina gure euskalkian bertze adiera bat ere badu leher egin honek.

  • Leher eginda dago = Hagitz-hagitz nekatua dago.

Baina, beti ez da aditza, leher-ek kantitatea adierazteko ere balio baitu. Konparazio batera: 

  • Diruz leher badu horrek = Hagitz aberatsa da.
  • Aurten sagarraz leher badugu = Aurten sagar aunitz izan da.

Eskerrik asko, Lurdes!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun