Maskara, berrogeialdi, bideodei... Koronabirusa euskaraz

Covid-19a goiti eta beheiti bertze konturik ez den garai honetan, gaitzaren inguruan bildutako euskarazko terminologia ekarri dugu Euskararen Txokora. Euskaltzaindiak koronabirusaren inguruan egindako oinarrizko lexikotik eta Elhuyar Fundazioak egindako bilketatik adibide batzuk hartu ditugu, maiz erdaraz erabiliak direnak euskaraz ere erabil daitezkeela ikas dezagun. 

  • ABEE: aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea
  • Bakartu: lagunartetik urrundu; norbait edo zerbait bakarrik jarri, berarekin daudenetatik bereizi.
  • Berrogeialdi: berrogei eguneko bitartea; bereziki eritasun kutsakorren bat bide duten pertsonei ezartzen zaien bakarraldia, lehen berrogeiren bat egunekoa zena. 
  • Maskara: ahoa eta sudurra estaltzen dituen babesgarria, arnasten duena edo haren inguruan dagoena babesteko erabiltzen dena.  
  • NBE: norbera babesteko ekipamendua. 
  • ZIU: zainketa intentsibokoetako unitate. Etengabeko arreta eta zainketa behar duten gaixo larriak artatzeko ospitale-zerbitzua.
  • Bideodei: espainieraz videollamada eta frantsesez appel vidéo.

Informazio gehiago Elhuyar hiztegiaren web orrian edo Euskaltzaindiak egindako oinarrizko lexikoaren bilketan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun