Irigoienek erran bezala, «gorotz hitza hagitz hitz arrunta dugu, batez ere, baserri giroan, lur eta landarediari botatzen zaion ongarria da. Baina gure eskualdeko euskalkian bertze erranahi bat ere badu, nahiko berezia kanpokoentzat, hain ezaguna ez dena»:
- Alfer gorotza da > Hagitz-hagitz alferra dela erran nahi du, ez duela kolpe zorririk jotzen, alegia.
- Asper gorotz egina dago > Arront aspertua dagoela, ikaragarri aspertua dagoela, erran nahi du.
Eskerrik asko, Lurdes!