Garai honetako atsotitzak...

Ahozko literaturaren altxorra ez galtzeko, garai honetan ohikoak diren atsotitz edo erranera zahar batzuk bildu ditugu hemen, ikasi eta erabiltzeko.

  • Ilbeltza egiten badu txuri, ardiak haziko du axuri.
  • Negu elurtsu, urte garitsu.
  • Urtarrila urik gabe, urtea ogi gabe.
  • Otsailean bero, negua gero.
  • Kandelario egunean (otsailak 2) eguzkia ikustea baino otsoa ardi tartean hobe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun