- Zazpi urteko ardoa: botilan dagoen ardoak zazpi urte ditu.
- Zazpi urtetako ardoa: ardoa zazpi urtetan, ez zortzitan, bildua izan da.
- Zazpi urteetako ardoa: aitzinetik ezagutzen ditugun zazpi urte diferenteetan zehar bildutako ardoa.
Hona hemen adibide gehiago:
- Hiru koloreko pilotak: Pilotek hiruna kolore dituzte.
- Hiru koloretako pilotak: Koloreak hiru dira: pilota batzuk gorriak, bertze batzuk berdeak, eta bertze batzuk urdinak.
- Bi urteko neska-mutikoak: Bi urteko adina duten neska-mutikoak.
- Bi urtetako neska-mutikoak: 2012ko eta 2013ko neska-mutikoak.
Euskaltzaindiaren arabera, zenbatzaile bat ageri delarik, adina, prezioa, neurria, pisua... adierazten duten izenlagunak osatzen direnean, -ko mugatu singularra hobetsia da.
- Zenbat urteko umea da? Bi urteko umea. (*Zenbat urtetako umea?)
- Zenbat kilometroko bidea da? Hiru kilometroko bidea
Bide beretik: Bortz euroko aldizkaria, hamar metroko etxea, bederatzi zentimetroko altuera, zazpi segundoko isilunea, bi asteko egonaldia…
*Oharra: *Izartxoa dutenak gaizki daude.