Alkate bera/alkatea bera

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 6a

Alkate bera hautatu dute aurtengo hauteskundeetan eta Alkatea bera etorri zaigu berria ematera. Bi esaldietan ageri da bera, baina bi modutara erabilia da.

Ez dira gauza bera irakasle berak eta irakasleak berak; edo alkate bera eta alkatea bera.

Aldea nabaria da:

  • Irakasle berak emanen digu eskola aurten ere esaldian, bera erakuslea da hor eta iazko irakaslea dela erraten ari gara;
  • Irakasleak berak ere ez daki zer dioen esaldian, ordea, irakasleak ere ez dakiela ari gara erraten (aposizioan doa hor bera izenordaina, eta izenak hartzen duen kasua hartzen du orduan berak ere).

Gisa berean:  

  • Alkate bera hautatu dute aurtengo hauteskundeetan (Hau da, lehengo alkatea).
  • Alkatea bera etorri zaigu berria ematera. (Hau da, ez zinegotzi bat, ez alkatearen ordezkari bat, alkatea baizik).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun