'*Magisteritza ikasi' edo 'irakasle ikasketak egin'?

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 24a

Euskaltzaindiaren arabera, gaizki egindako hitza da *magisteritza, magisteri lexema ez baita existitzen euskaraz. Berdin gertatzen zaio *delegaritza hitzari ere, delegari lexema ez baita existitzen euskaraz edo *ministeritza hitzari.

*Magisteritza alde batera utzi, eta bi aukera hauek gomendatzen ditu Euskaltzaindiak, marratxoz lotuak zein bereiz:

  • *Magisteritza ikasi > irakasle(-)ikasketak egin
  • *Magisteritza(-)eskola > irakasle(-)eskola)

Bide beretik, *delegaritzaren partez, ordezkaritza da zuzena. Eta *ministeritzaren partez, ministerio.

*Oharra: Izartxoa dutenak daudenak gaizki daude. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun