Pauso edo pausu?

Ttipi-Ttapa 2025eko abenduaren 21a

Ez dute gauza bera erran nahi pausok eta pausuk. Ikasi zein den bakoitzaren adiera.

Pauso urratsa da:

  • Pausoa ematen du.
  • Etxetik pauso gutira duzu kontsultategia.

Pausu atsedena da, geldialdia:

  • Bortz egunez pausua hartzeko erran zion medikuak.
  • Lana bai, pausua ere bai.

Pausuk baditu bertze adiera batzuk ere:

  • Aspaldiko pausua zen kontrabandistentzat (igarobidea).
  • Halako pausuan suertatuz gero, zer eginen ote luke? (ataka, estualdia).
  • Eskaileraren lehen pausua (maila, eskaileretakoa).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun