‘*Goikaldean’ edo ‘goialdean’?

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 7a

Euskaltzaindiak, goikaldek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du. Horren partez, goialde edo goiko alde erabiltzeko errana du.

Eta hori adibide aunitzekin pasatzen da.

  • *Goikalde> goialde edo goiko alde
  • *Behekalde> behealde edo beheko alde
  • *Azpikalde > azpialde edo azpiko alde
  • *Gainkalde> gainalde edo gaineko alde
  • *Kanpokalde> kanpoalde edo kanpoko alde
  • *Barnekalde> barnealde/barrenalde/barrualde edo barneko/barreneko/barruko alde
  • *Aurrekalde> aurrealde/aitzinalde edo aurreko/aitzineko alde
  • *Atzekalde> atzealde/gibelalde edo atzeko/gibeleko alde

*Oharra: Izartxoa dutenak daudenak gaizki daude. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun