‘*San Ferminak’ edo ‘sanferminak’?

Ttipi-Ttapa 2025ko uzt. 5a, 08:00

Herriz herriko besten bolada betean, eta sanferminak gainean, herri edo auzoetako bestak adierazteko formak bildu ditu TTIPI-TTAPAk aldi honetan.

Forma egokiak sanjoanak, sanpedroak, sanferminak, sanestebanak, santiburtzioak... dira. Besten izenak batera eskribitzen dira, xehez eta pluralean. Beraz, *San Ferminak, *Sanferminetan, *San Ferminetan… ez dira zuzenak.

Baina santuen izenak letra larriz eta bereiz eskribitu behar dira: San Joan bestak, San Fermin eguna…

*Izartxoa dutenak gaizki daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun