Martxoaren 16an joanen da Beratik eta Doneztebetik Iruñera, handik Xabierrera dauden 42 kilometroak oinez egiteko Xabierrera joateko autobusa antolatu du Errekak aurten ere. Autobusa martxoaren 16an, larunbatean, Beratik goizeko 04:45ean eta Doneztebetik 05.00etan abiatuko da. Iruñean geldituko da, handik Xabierrera dauden 42 kilometroko ibilbidea oinez egiteko.
Beti Gazte elkartearen eskutik, ortziralea bitarte eman daiteke izena Xabierrera Irteera antolatu du Lesakako Beti Gazte elkarteak martxoaren 16an. Irteera ordua, larunbat goizeko 5:45ean izanen da Lesakako Fonda Mariatik, autobusez. Prezioa 14 eurokoa izanen da bazkideentzat eta 16 eurokoa, berriz, bazkide ez direnentzat. Izena emtako 666 382 937 edo 690 778 245 telefonora deitu behar da martxoaren 15a, ortziralea baino lehen.
Hileroko hitzorduaz gain, haziak eramateko eta elkartrukatzeko aukera izanen da Bertako ekoizleen merkatua eginen dute martxoaren 16an, larunbatean 10:30etik 13:30era Ricardo Baroja eskolako arkupeetan. Aldi honetan, gainera, Hazien Eguna ere izanen da eta hortaz, bertako haziak eramateko eta elkartrukatzeko aukera izanen da.
Gotzon Barandiaran eta Ximun Fuchs izanen dira hizlari
Martxoaren 16an ospatuko dute zazpigarren aldiz Sunbillako Ariztigain kanpinean Kantu Zaharren Eguna antolatu dute zazpigarren aldiz, martxoaren 16an. Txartelak kanpinean bertan hartu daitezke martxoaren 13ra bitarte.
Juanjo Canales izanen da hizlari, gazteleraz, larunbatean 18:00etan Harriondoa kultur etxean Zer dira transgenikoak? Bioteknologiaren ardi beltza. Zientziak dioena goiburupean solasaldia eskainiko du Juanjo Canalesek martxoaren 16an, larunbatean 18:00etan Harriondoa Kultur Etxean. Beti Gaztek antolatutako hitzaldia denentzat irekia da eta gazteleraz eskainiko du Canalesek.
Larunbatean 19:00etan Kultur Etxean, Euskaltzaindiaren mendeurrenaren harira egiten ari diren egitasmo kulturalen baitan.
Larunbatean 19:30ean Aranabia pilotalekuan Iruritako dantzariak taldeak dentza emanaldia eskainiko du martxoaren 16an, larunbatean 19:30ean Iruritako Aranabia pilotalekuan. Dantzari taldeak antolatu du emanaldia, Baztango Udalaren eta Elizondoko Abesbatza Ttikiren laguntzarekin.
Bertze urte batez, inauterietako argazki lehiaketa antolatu du erran.eus atariak. Ilbeltzean hasi ziren inauteriak gurean eta martxoko lehen asteburu honetan izanen dute segidarik zabalena. Ondotik, argazki lehiaketan parte hartzeko bete beharreko oinarriak, epeak eta sariak zehaztu ditugu.
Ostiralera arte eman daiteke izena udaletxean.
Otsailaren 1etik apirilaren 12ra bitarte ortziraletan, 20:00etatik 21:45era, bilduko dira.
Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena eta otsailetik maiatzera eskainiko dituzte Musika Eskolan larunbatero Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak antolatuta, gaita eta atabala tailerrak eskainiko dituzte otsailetik ekainera larunbatero 13:00etatik 14:00etara Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolan. Izena emateko epea urtarrilaren 30era bitarte zabalik dago eta 100 euro ordaindu behar da. Ikastaro bakoitzeko guttieneko kopurua bortz lagunekoa da. Izena emateko 948 012 012 telefonora deitu behar da. Argibide gehiago Berako Kultur Etxean, 948 631222 telefonora deituz edo kultura@bera.eus helbide elektronikora idatziz.
Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eskutik, martxoko larunbatetan eginen dute Ikasi dron bat egiten ikastaroa antolatu dute Berako Udalak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, 16 urtetik goitikoei zuzendua. Martxoaren 9, 16, 23 eta 30ean eskainiko du Andres Abrego Arlegik Beralandetan, 09:00etatik 14:00etara (denera 20 orduko ikastaroa). Izen-ematea martxoaren 1a arte egin daiteke (10 euro), 948 012 012 telefonora deituta, astelehenetik ortziralera 08:00etatik 19:00etara.
Lanak apirilaren 12a baino lehen aurkeztu beharko dira eta herri bozketaren bidez aukeratuko dira irabazleak Lesakako Udalak, 2019ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du, Lesakan jaio edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea apirilaren 12ko 13:00etan bukatuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.
Leitzaldea, Baztan eta Bortzirietako Bulkada Eguna martxoaren 16an antolatu du Ernaik, hainbat ekitaldirekin Leitzaldea, Baztan eta Bortzirietako gazteen topagunea izan nahi duen Mendialdeko Bulkada Eguna eginen dute martxoaren 16an Elizondon, Ernai erakundeak antolatuta, Bulkada berrien garaia da lelopean.