Bertako ekoizleen merkatua eta haziaren eguna larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 13a, 07:30
Produktuak erosteaz gain, bertako haziak elkartrukatzeko aukera izanen da larunbateko azokan.

Hileroko hitzorduaz gain, haziak eramateko eta elkartrukatzeko aukera izanen da

Bertako ekoizleen merkatua eginen dute martxoaren 16an, larunbatean 10:30etik 13:30era Ricardo Baroja eskolako arkupeetan. Aldi honetan, gainera, Hazien Eguna ere izanen da eta hortaz, bertako haziak eramateko eta elkartrukatzeko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun