Elizondo izanen da eskualdeko gazteen topagunea martxoaren 16an

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 13a, 07:20
Sofokaos taldea Arizkun Rock jaialdian. Larunbatean Elizondoko gaztetxean eskainiko du kontzertua.

Leitzaldea, Baztan eta Bortzirietako Bulkada Eguna martxoaren 16an antolatu du Ernaik, hainbat ekitaldirekin

Leitzaldea, Baztan eta Bortzirietako gazteen topagunea izan nahi duen Mendialdeko Bulkada Eguna eginen dute martxoaren 16an Elizondon, Ernai erakundeak antolatuta, Bulkada berrien garaia da lelopean.

Larunbat honetan, 11:00etan Arizkunenea Kultur Etxean, Eskualdeko belaunaldi ezberdinak izenburupean mahai-ingurua eginen dute. 13:00etan ostatuz ostatu bertsopoteo desafioa eginen dute Leitzako Illarregi anaien eta Lesaka-Hendaiako Txoperena anai-arreben artean. 14:30ean Antxitonea trinketean herri-bazkaria izanen dute eta ondotik kantaldia. Bazkarirako txartelak Lesakako Arrano ostatuan, Leitzako Torrea tabernan, Doneztebeko Titin eta Baztango Intzan eta Zubipuntan paratu dituzte salgai. 19:00etan, Elizondoko karriketan barna karropoteoa eginen dute. Ilunabarrean gaztetxean afaltzeko bokatak emanen dituzte eta 23:00etatik aitzinera, Gaztetxean kontzertuak eskainiko dituzte Sofokaos eta Herdoil taldeek. Ondotik, musika izanen da DJ Map-Hrekin. Lagundu nahi duenak, laguntza-bonoekin ere lagun dezake.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun