Baldintzak
- Ttipi-Ttapa eta Xorroxin zabaltzen diren eremuetan sortu edo bizi eta 16 urtetik goiti duen orok parte har dezake.
- Argazkiak 2019ko inauterietan ateratakoak izanen dira (argazkia non atera den zehaztu beharko da).
- Argazkiak mugikor, tablet edo argazki kamerarekin atera-takoak izan daitezke, originalak eta bertze inon argitaratu gabeak. Koloretan edo zuri--beltzean aurkez litezke eta 300 px-ko bereizmena eta 28x16 zentimetroko gutxieneko tamaina izan beharko dute (baldin-tza hauek betetzen ez dituztenak baztertuko ditugu).
- Argazkiak ERRAN.EUS artxiboan altxatuko ditugu eta guretzat gordeko dugu jasotako lanak publikatzeko eskubidea.
Epeak
- Argazkiak bidaltzeko: urtarrilaren 20tik martxoaren 22ra.
- Bozketa fasea: martxoaren 27tik apirilaren 12ra.
- Irabazleak: apirilaren 15ean jakinaraziko ditugu.
- Sari-banaketa: maiatzean.
Sariak
- Epaimahaiaren saria: Nekatur nekazalturismoan bi lagunendako bi gau eta bi gosari.
- Erabiltzaileen saria: Elgorriagako bainuetxean bi lagunendako zirkuitua eta otordua.
- Parte-hartzaileen artean: Elbeteko posadan bi lagunendako otordua.