'Lesaka eta kultura: biziberritu nahi duzu?' solasaldia larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2019ko mar. 13a, 08:30
Gotzon Barandiaran eta Ximun Fuchs gonbidatu dituzte solasaldira.

Gotzon Barandiaran eta Ximun Fuchs izanen dira hizlari

Lesakako kultura zaleak taldeak solasaldia antolatu du martxoaren 16an, 11:00etan Udaletxeko pleno aretoan. Gotzon Barandiaran idazlea eta Ximun Fuch antzerkigile eta zinemagilea gonbidatu dituzte euren ikuspegia plazaratzeko. Kultur elkarte, talde eta eragile aunitz daude herrian, baina azken aldian ez ote dugu inertziaz funtzionatzen? galdera eginez,  bertze esperientzietatik ikasteko solasaldira hurbiltzeko deia egin dute antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun