12:00etan Aurtizko joaldunak ibiliko dira eta bazkaldu bitartean ere kantari ibiliko dira. Bazkaria 14:00etan izanen da eta bazkariaren, afariaren eta liburuaren prezioa, 48 euro. Bazkaondoan eta arratsalde guztian kantari ariko dira Joxe Angel akordeoilariaren laguntzarekin. Ilunabarrean pintxoekin afari goxoa dastatzeko aukera izanen dute.