Larunbata, abenduak 15



07:30

Errekaren Mendiaren Eguna

Malerreka Doneztebe | Ospakizunak

Alberto Urtasun eta Julen Errandonea mendizaleek 'Manaslu: o elegir entre valores’ proiekzioa eskainiko dute Bertze urte batez, Mendiaren Eguna antolatu du Erreka Kirol Elkarteak, eskualdeko hainbat merkatari eta zerbitzuren laguntzari esker. Aurten Alberto Urtasun eta Julen Errandonea mendizaleak izanen dira herrian eta mendizaleen gozamenerako egun osoko egitaraua antolatu dute. 

Errekaren Mendiaren Eguna

Alberto Urtasun eta Julen Errandonea mendizaleek 'Manaslu: o elegir entre valores’ proiekzioa eskainiko dute

Bertze urte batez, Mendiaren Eguna antolatu du Erreka Kirol Elkarteak, eskualdeko hainbat merkatari eta zerbitzuren laguntzari esker. Aurten Alberto Urtasun eta Julen Errandonea mendizaleak izanen dira herrian eta mendizaleen gozamenerako egun osoko egitaraua antolatu dute. 


10:30

Errege opilak egiteko ikastaroa Goizuetan

Eskolako jantokian, Leitzaldea Goizueta | Ikastaroak

Abenduaren 15ean, larunbatean, hasiko dute ikastaroa Cebank ostalaritza eskolaren eskutik, errege opilak egiteko ikastaroa izanen dute Goizuetan. Larunbatean, abenduaren 15ean, hasiko dituzte saioak. Eskolako jangelan bilduko dira, 10:30etik 13:00etara. Amaia kafetegian eman behar da izena. 

Errege opilak egiteko ikastaroa Goizuetan Eskolako jantokian

Abenduaren 15ean, larunbatean, hasiko dute ikastaroa

Cebank ostalaritza eskolaren eskutik, errege opilak egiteko ikastaroa izanen dute Goizuetan. Larunbatean, abenduaren 15ean, hasiko dituzte saioak. Eskolako jangelan bilduko dira, 10:30etik 13:00etara. Amaia kafetegian eman behar da izena. 


10:30

Familien Eguna Elizondoko Zahar Etxea

Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxea, Baztan Elizondo | Ospakizunak

Eguberrietako bertze hainbat ekitaldi ere prest dituzte  Familien Eguna ospatuko dute Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxean abenduaren 15ean. Egun horretaz gain, Eguberriekin lotutako hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte egunotan.

Familien Eguna Elizondoko Zahar Etxea Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxea

Eguberrietako bertze hainbat ekitaldi ere prest dituzte 

Familien Eguna ospatuko dute Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxean abenduaren 15ean. Egun horretaz gain, Eguberriekin lotutako hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte egunotan.


12:30

'Torturarik ez, Joseba libre' elkarretaratzea

Plaza Zaharra, Lesaka | Elkarretaratzeak

Hilaren 19an epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, duela hamaika urteko gertaera batzuk leporatuta Abenduaren 19an Ioseba Iturbide lesakarra epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, duela hamaika urteko gertaera batzuk leporatuta. Zortzi urteko espetxe zigorra eskatzen dio fiskaltzak, «froga bakartzat Mattin Sarasolaren torturapeko deklarazioak izanda». Epaiketa eta haren oinarriak salatu eta Iosebari babesa erakusteko agerraldia antolatu du ’10 urte ehunka kilometrora, bihotzetik gertu’ herri ekimenak abenduaren 15ean, larunbatarekin, Lesakako plazan, 12:30ean, ‘Torturarik ez, Ioseba libre!’ goiburupean.

'Torturarik ez, Joseba libre' elkarretaratzea Plaza Zaharra

Hilaren 19an epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, duela hamaika urteko gertaera batzuk leporatuta

Abenduaren 19an Ioseba Iturbide lesakarra epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, duela hamaika urteko gertaera batzuk leporatuta. Zortzi urteko espetxe zigorra eskatzen dio fiskaltzak, «froga bakartzat Mattin Sarasolaren torturapeko deklarazioak izanda». Epaiketa eta haren oinarriak salatu eta Iosebari babesa erakusteko agerraldia antolatu du ’10 urte ehunka kilometrora, bihotzetik gertu’ herri ekimenak abenduaren 15ean, larunbatarekin, Lesakako plazan, 12:30ean, ‘Torturarik ez, Ioseba libre!’ goiburupean.


12:30

Indarrean dagoen espetxe politika aldatzeko elkarretaratzea

Leitzako plazan, Leitzaldea Leitza | Elkarretaratzeak

Abenduaren 15ean, 12:30ean plazan Indarrean dagoen espetxe politika aldatzea eskatuko dute abenduaren 15ean, 12:30eko elkarretaratzean. «Elkarbizitzan, bakean eta giza eskubideen errespetuan oinarritutako etorkizuna eraikitzeko» helburuz bilduko dira Leitzako plazan eta adierazi dutenez, «horretarako iraganeko minak sendatzea ezinbestekoa da». Leitza Saretzenek antolatu du elkarretaratzea eta aldarrikapenak ageriko egiteaz gain, ilbeltzean Bilbon eginen den manifestaziorako deia zabaldu nahi dute. 

Indarrean dagoen espetxe politika aldatzeko elkarretaratzea Leitzako plazan

Abenduaren 15ean, 12:30ean plazan

Indarrean dagoen espetxe politika aldatzea eskatuko dute abenduaren 15ean, 12:30eko elkarretaratzean. «Elkarbizitzan, bakean eta giza eskubideen errespetuan oinarritutako etorkizuna eraikitzeko» helburuz bilduko dira Leitzako plazan eta adierazi dutenez, «horretarako iraganeko minak sendatzea ezinbestekoa da». Leitza Saretzenek antolatu du elkarretaratzea eta aldarrikapenak ageriko egiteaz gain, ilbeltzean Bilbon eginen den manifestaziorako deia zabaldu nahi dute. 


16:00

Ariztigain kanpinaren denboraldi bukaerako besta

Ariztigain kanpina, Malerreka Sunbilla | Ospakizunak

Larunbat arratsaldean hainbat ekitaldi, afarua eta mariatxiak izanen dituzte  Sunbillako Ariztigain kanpinaren denboraldi bukaerako besta abenduaren 15ean ospatuko dute, hainbat ekitaldirekin.

Ariztigain kanpinaren denboraldi bukaerako besta Ariztigain kanpina

Larunbat arratsaldean hainbat ekitaldi, afarua eta mariatxiak izanen dituzte 

Sunbillako Ariztigain kanpinaren denboraldi bukaerako besta abenduaren 15ean ospatuko dute, hainbat ekitaldirekin.


17:00

Mari Domingiren bisita Narbarten

Bertizarana Narbarte

Abenduaren 15ean, larunbatean, Mari Domingiren bisita izanen dute Narbarten. 17:00 aldera ailegatuko da herriko plazara eta herriko gaztetxoen gutunak jasoko ditu, Olentzerorendako. Ondotik, Zubietako talogileen eskutik, mokadutxo bat egiteko aukera izanen dute. 

Mari Domingiren bisita Narbarten

Abenduaren 15ean, larunbatean, Mari Domingiren bisita izanen dute Narbarten. 17:00 aldera ailegatuko da herriko plazara eta herriko gaztetxoen gutunak jasoko ditu, Olentzerorendako. Ondotik, Zubietako talogileen eskutik, mokadutxo bat egiteko aukera izanen dute. 


20:00

Giltzarri abesbatzaren Eguberrietako kontzertua

Igantziko Eliza, Bortziriak Igantzi | Kontzertuak

Larunbat ilunbarreko mezaren ondotik eskainiko duen emanaldiaren ondotik afaria izanen dute Biltoki elkartean Eguberrietako kontzertua eskainiko du Giltzarri Abesbatzak Igantziko elizan abenduaren 15ean, larunbat ilunabarreko mezaren ondotik. Urtero Bortzirietako herrietan barrena txandaka egiten duten kontzertua da oraingoa eta dozena bat kanta izanen dituzte egitarauan, estilo ezberdinetakoak. Estreinaldia izanen da herrian orain dela urte bete bertan kantatzen hasi ziren igantziar koadrilarentzat. Afaria izanen dute ondotik Biltoki elkartean.

Giltzarri abesbatzaren Eguberrietako kontzertua Igantziko Eliza

Larunbat ilunbarreko mezaren ondotik eskainiko duen emanaldiaren ondotik afaria izanen dute Biltoki elkartean

Eguberrietako kontzertua eskainiko du Giltzarri Abesbatzak Igantziko elizan abenduaren 15ean, larunbat ilunabarreko mezaren ondotik. Urtero Bortzirietako herrietan barrena txandaka egiten duten kontzertua da oraingoa eta dozena bat kanta izanen dituzte egitarauan, estilo ezberdinetakoak. Estreinaldia izanen da herrian orain dela urte bete bertan kantatzen hasi ziren igantziar koadrilarentzat. Afaria izanen dute ondotik Biltoki elkartean.



19:00
13:46

Herri dantza ikastaroa

Beti Gazte elkartea, Lesaka | Ikastaroak

Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.

Herri dantza ikastaroa Beti Gazte elkartea

Ortzegunetan 19:00etatik 20:30era Beti Gazte elkartearen egoitzan

Jauziak, Muxikoak, Polka Pik, Txulalai, Txapeloaz, Jaurrieta, Tafallako Jota, Borobila dantza eta bertze zenbait herri dantza ikasteko aukera eskainiko du Beti Gaztek ikasturte honetan Lesakan, ortzegunetan 19:00etatik 20:30era elkartearen egoitzan. Izena emateko 676 061473 telefonora (Alejandro) deitu behar da arratsaldez edo whatsappez.



14:52
20:00

'Amaia da hasiera' erakusketa

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Abenduaren 1etik 15era ikusi ahal izanen da Arizunenea Kultur Etxean Esther Fernandez Casasen eskutik, Amaia da hasiera erakusketa ikusteko aukera izanen da Elizondoko Arizkunenean. Larunbatean, abemduaren 1ean, irekiko dira erakusketako ateak eta bi astez, hilaren 15era arte, egonen dira zabalik. Astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izanen da. 

'Amaia da hasiera' erakusketa Arizkunenea

Abenduaren 1etik 15era ikusi ahal izanen da Arizunenea Kultur Etxean

Esther Fernandez Casasen eskutik, Amaia da hasiera erakusketa ikusteko aukera izanen da Elizondoko Arizkunenean. Larunbatean, abemduaren 1ean, irekiko dira erakusketako ateak eta bi astez, hilaren 15era arte, egonen dira zabalik. Astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izanen da. 


19:30
20:00

Keinu Leihoak antzerki zikloaren baitan argazki erakusketa

Bortziriak Lesaka | Erakusketak

Bi antzezlanez gain, Asier Gogortza argazkilari beratarraren ‘Mendebalde’ erakusketa ikusgai izanen da Harriondoan Mairu Antzerki Tailerrak Keinu-Leihoak antzerki jardunaldien hamalaugarren edizioa antolatu du. Aurten, berrikuntza moduan, argazki erakusketa batekin abiatuko da. Abenduaren 1ean, Asier Gogortzaren Mendebalde argazki erakusketa irekiko da larunbatean 19:30ean Harriondoan.

Keinu Leihoak antzerki zikloaren baitan argazki erakusketa

Bi antzezlanez gain, Asier Gogortza argazkilari beratarraren ‘Mendebalde’ erakusketa ikusgai izanen da Harriondoan

Mairu Antzerki Tailerrak Keinu-Leihoak antzerki jardunaldien hamalaugarren edizioa antolatu du. Aurten, berrikuntza moduan, argazki erakusketa batekin abiatuko da. Abenduaren 1ean, Asier Gogortzaren Mendebalde argazki erakusketa irekiko da larunbatean 19:30ean Harriondoan.



12:00
20:00

Jose Ignacio Muruaren argazki erakusketa

Bustitz ostatua, Malerreka Sunbilla | Erakusketak

Koteto Ezkurraren agurreko partidako argazkiak bildu ditu  Sortzez pasaitarra, baina Sunbillarekin harreman handia duen Jose Ignacio Muruak argazki erakusketa ireki du Sunbillako Bustitz ostatuan. Hain zuzen, Koteto Ezkurrak Galarretan jokatu zuen azken partidako argazkiak bildu ditu eta bi astez ikusgai izanen dira. Koteto Ezkurra bera izan zen larunbatean irekiera ekitaldian.

Jose Ignacio Muruaren argazki erakusketa Bustitz ostatua

Koteto Ezkurraren agurreko partidako argazkiak bildu ditu 

Sortzez pasaitarra, baina Sunbillarekin harreman handia duen Jose Ignacio Muruak argazki erakusketa ireki du Sunbillako Bustitz ostatuan. Hain zuzen, Koteto Ezkurrak Galarretan jokatu zuen azken partidako argazkiak bildu ditu eta bi astez ikusgai izanen dira. Koteto Ezkurra bera izan zen larunbatean irekiera ekitaldian.



15:00
18:30

'Lau aulki hirurendako' antzezlana Donezteben

Doneztebeko zinema, Malerreka Doneztebe | Antzerkiak

Bi emanaldi izanen dira, institutuko ikasle eta herritarrentzat, 15:00etan eta 18:30ean, hurrenez hurren  Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuko Herritarren Arretarako eta Partaidetzarako Zerbitzuak ekoitzi du Lau aulki hirurendako antzezlana, herritarren parte-hartzea sustatzeko planaren esparruaren barrenean. Antzezlanak partaidetzaren garrantzia eta balioa suspertzea du helburu.

'Lau aulki hirurendako' antzezlana Donezteben Doneztebeko zinema

Bi emanaldi izanen dira, institutuko ikasle eta herritarrentzat, 15:00etan eta 18:30ean, hurrenez hurren 

Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuko Herritarren Arretarako eta Partaidetzarako Zerbitzuak ekoitzi du Lau aulki hirurendako antzezlana, herritarren parte-hartzea sustatzeko planaren esparruaren barrenean. Antzezlanak partaidetzaren garrantzia eta balioa suspertzea du helburu.



17:00
21:00

Baztan Musika Eskolakoen kontzertuak Zigan eta Elizondon

Baztan | Kontzertuak

Larunbatean Zigako elizan; asteartean Elizondoko zahar etxean eta ortzegunean Arizkunenean Baztan Musika Eskolako ikasleek Eguberrietako kontzertuak eskainiko dituzte heldu den larunbatean, asteartean eta ortzegunean. Lehenbiziko hitzordua, abenduaren 15koa, Zigako elizan dute, 17:00etan. Ondotik, Elizondora pasako dute lekukoa. Zehazki, asteartean, abenduaren 18an, zahar etxean bilduko dira, 17:30ean eta ortziralean, 17:30ean, Arizkunenean. Azken horretan piano-joleak izanen dira protagonistak.

Baztan Musika Eskolakoen kontzertuak Zigan eta Elizondon

Larunbatean Zigako elizan; asteartean Elizondoko zahar etxean eta ortzegunean Arizkunenean

Baztan Musika Eskolako ikasleek Eguberrietako kontzertuak eskainiko dituzte heldu den larunbatean, asteartean eta ortzegunean. Lehenbiziko hitzordua, abenduaren 15koa, Zigako elizan dute, 17:00etan. Ondotik, Elizondora pasako dute lekukoa. Zehazki, asteartean, abenduaren 18an, zahar etxean bilduko dira, 17:30ean eta ortziralean, 17:30ean, Arizkunenean. Azken horretan piano-joleak izanen dira protagonistak.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»