Giltzarri abesbatzak Eguberrietako kontzertua eskainiko du abenduaren 15ean Igantzin

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 13a, 06:15
Giltzarri abesbatzak Igantziko elizan kantatuko du larunbat arratsean.

Larunbat ilunbarreko mezaren ondotik eskainiko duen emanaldiaren ondotik afaria izanen dute Biltoki elkartean

Eguberrietako kontzertua eskainiko du Giltzarri Abesbatzak Igantziko elizan abenduaren 15ean, larunbat ilunabarreko mezaren ondotik. Urtero Bortzirietako herrietan barrena txandaka egiten duten kontzertua da oraingoa eta dozena bat kanta izanen dituzte egitarauan, estilo ezberdinetakoak. Estreinaldia izanen da herrian orain dela urte bete bertan kantatzen hasi ziren igantziar koadrilarentzat. Afaria izanen dute ondotik Biltoki elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun