Indarrean dagoen espetxe politika aldatzeko elkarretaratzea eginen dute larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 13a, 11:18

Abenduaren 15ean, 12:30ean plazan

Indarrean dagoen espetxe politika aldatzea eskatuko dute abenduaren 15ean, 12:30eko elkarretaratzean. «Elkarbizitzan, bakean eta giza eskubideen errespetuan oinarritutako etorkizuna eraikitzeko» helburuz bilduko dira Leitzako plazan eta adierazi dutenez, «horretarako iraganeko minak sendatzea ezinbestekoa da». Leitza Saretzenek antolatu du elkarretaratzea eta aldarrikapenak ageriko egiteaz gain, ilbeltzean Bilbon eginen den manifestaziorako deia zabaldu nahi dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun