Ioseba Iturbide lesakarraren kontrako epaiketa salatzeko eta babesa erakusteko agerraldia antolatu dute abenduaren 15ean

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 12a, 15:06

Hilaren 19an epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, duela hamaika urteko gertaera batzuk leporatuta

Abenduaren 19an Ioseba Iturbide lesakarra epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, duela hamaika urteko gertaera batzuk leporatuta. Zortzi urteko espetxe zigorra eskatzen dio fiskaltzak, «froga bakartzat Mattin Sarasolaren torturapeko deklarazioak izanda». Epaiketa eta haren oinarriak salatu eta Iosebari babesa erakusteko agerraldia antolatu du ’10 urte ehunka kilometrora, bihotzetik gertu’ herri ekimenak abenduaren 15ean, larunbatarekin, Lesakako plazan, 12:30ean, ‘Torturarik ez, Ioseba libre!’ goiburupean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun