Familien Eguna antolatu dute abenduaren 15erako Elizondoko Zahar Etxean

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 14a, 08:17
Hainbat ekitaldi izanen dituzte Elizondoko Zahar Etxean egunotan.

Eguberrietako bertze hainbat ekitaldi ere prest dituzte 

Familien Eguna ospatuko dute Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxean abenduaren 15ean. Egun horretaz gain, Eguberriekin lotutako hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte egunotan.

 

Erraterako, aste honetan, asteazkenean Don Alfonso eta Iruritako gaztetxoen animazioa izan zuten asteazkenean eta postre lehiaketa ortzegunean.

Familien Egunari dagokionez, larunbat goizeko 10:30ean familiko meza izanen dute. 11:15ean xahar, familiko, langile eta boluntarioiei agurra, jardueren aurkezpena eta Eguberriak zorionduko dituzte. 11:30ean ekintzen emanaldia eta Eguberrietako saskien zozketa eginen dute. 11:45ean aperitiboa izanen dute denendako, Jose Ignacio Muruak eta Jose Luis Olaizolak osatzen duten Harmonik By musika taldeak alaiturik.

 

Datozen ekitaldiak

Abenduaren 18an, asteartean 17:30ean Musika Eskolakoek kontzertua eskainiko dute kaperan.

Abenduaren 19an, asteazkenean 11:00etan Baztan Ikastolako gaztetxoek animazioa eskainiko dute bigarren pisuko ekintza gelan.

Abendyaren 20an, ortzegunean 11:15ean emanaldia eskainiko du Lagunak abesbatzak. Ondotik, Lanbide Eskolako irakasle eta ikasleek animazioa eskainiko dute.

Abenduaren 21ean, ortzirale eguerdian Olentzero Ttiki izanen dute eta abenduaren 24an, astelehenean 17:30ean, Olentzeroren bisita. Gabon gaueko afari berezia ere izanen dute akordeoilariekin.

Abenduaren 28an, ortziralean 17:30ean Eguberrietako kontzertua izanen dute Kaperan.

Abenduaren 31n, Urtezahar egunean, urtea akitzeko dantzaldia izanen dute Joxe Angel akordeoilariarekin eta Bidelagun elkarteko boluntarioen laguntzarekin, 17:15ean. Urtezahar gaueko afari berezia izanen dute akordeoilariekin.

Urte berrian, ilbeltzaren 3an, ortzegunean 16:15ean bingo berezia izanen dute opariekin. Urtarrilaren 5ean, Erregeei ongietorria eta opari banatzea, 18:00etan. Urtarrilaren 20an Elizondoko abesbatzaren emanaldia izanen dute (17:30), eta urtarrilaren 26an eta 27an, Amaiurko Gaztelu Abesbatzaren kontzertuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun