Baztan Musika Eskolako ikasleen kontzertuak hilaren 15ean, 18an eta 20an

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 14a, 07:00
Ortzegunean Arizkunenean dute hitzordua

Larunbatean Zigako elizan; asteartean Elizondoko zahar etxean eta ortzegunean Arizkunenean

Baztan Musika Eskolako ikasleek Eguberrietako kontzertuak eskainiko dituzte heldu den larunbatean, asteartean eta ortzegunean. Lehenbiziko hitzordua, abenduaren 15koa, Zigako elizan dute, 17:00etan. Ondotik, Elizondora pasako dute lekukoa. Zehazki, asteartean, abenduaren 18an, zahar etxean bilduko dira, 17:30ean eta ortziralean, 17:30ean, Arizkunenean. Azken horretan piano-joleak izanen dira protagonistak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun