Ariztigain kanpinaren denboraldi bukaerako besta abenduaren 15ean ospatuko dute

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 11a, 06:30
Haurrendako jokoak izanen dituzte larunbat arratsaldean Sunbillako kanpinean.

Larunbat arratsaldean hainbat ekitaldi, afarua eta mariatxiak izanen dituzte 

Sunbillako Ariztigain kanpinaren denboraldi bukaerako besta abenduaren 15ean ospatuko dute, hainbat ekitaldirekin.

 

Larunbatean 16:00etan haurrendako jokoak izanen dituzte, 17:00etan Mus tximista, 17:30ean txokolatada, 18:00etan bingoa eta 21:00etan denboraldi bukaerako afaria (magra, arrain pudina, ahate entsalada, txanpinoiz betetako krepak, entrekota eta pantxineta helatuarekin, ardoa, ura, sagardoa, ogia, kafea eta koparekin hornitua. Afariaren prezioa 30 eurokoa da eta apuntatzeko 948 450 540 telefonora deitu behar da, abenduaren 12a bitarte. Afal ondoan Mariachis Tierra de Oro taldearen emanaldia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun