'Lau aulki hirurendako' antzezlana ikusgai ortziralean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 12a, 09:13
Herritarren parte-hartzea sustatzeko planaren esparruaren barrenean ekoitzi dute antzezlana.

Bi emanaldi izanen dira, institutuko ikasle eta herritarrentzat, 15:00etan eta 18:30ean, hurrenez hurren 

Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentuko Herritarren Arretarako eta Partaidetzarako Zerbitzuak ekoitzi du Lau aulki hirurendako antzezlana, herritarren parte-hartzea sustatzeko planaren esparruaren barrenean. Antzezlanak partaidetzaren garrantzia eta balioa suspertzea du helburu.

 

Abenduaren 14an, ortziralean, eskainiko dute herriko zineman. Bi emanaldi eginen dituzte: lehenbizikoa 15:00etan, institutuko ikasleentzat eta bigarrena 18:30ean herritarrentzat. Emanaldien ondotik solasaldirako tartea hartuko dute. Guztiarekin ere, herritarren partaidetzak arazo publikoak konpontzerakoan dituen onurak plazaratu nahi dituzte. Horrela bada, hausnarketararako eta eztabaidarako mamia eskaintzen duen lana plazaratuko dute.

Antolakuntzako arduradunek bertaratzeko deia egin nahi izan dute eta zehazki bertaratzen diren herritarrak eroso egotea lortu nahi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun