Larunbata, irailak 22



09:00

Joaldunen Eguna Iturenen

Malerreka Ituren | Ospakizunak

Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi ariko dira bertsotan larunbateko bazkarian  Iturengo txoko guzietan joare soinuaz gozatzeko aukera izanen dute irailaren 22an eginen den Joaldunen egunean. Urtero bezala, larunbat goizean joaldun eta trikitilariak Ameztia auzoan barna ibiliko dira baserriz baserri.

Joaldunen Eguna Iturenen

Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi ariko dira bertsotan larunbateko bazkarian 

Iturengo txoko guzietan joare soinuaz gozatzeko aukera izanen dute irailaren 22an eginen den Joaldunen egunean. Urtero bezala, larunbat goizean joaldun eta trikitilariak Ameztia auzoan barna ibiliko dira baserriz baserri.


10:00

Xorroxinera ibilbide gidatua

Erratzu, Baztan Erratzu | Mendi ibilaldiak

Larunbat goizeko 10etan abiatuta Erratzu sarrerako aparkalekutik  Larunbatean, irailaren 22an, Erratzuko Xorroxin ur-jauzira ibilbide gidatua izanen da. 10:00etan abiatuko dira Erratzuko sarreran dagoen aparkalekutik eta hiru orduko ibilaldia izanen da. Izen-ematea:info@orbela-beintza.com edo 659 477396, 7 eurotan.

Xorroxinera ibilbide gidatua Erratzu

Larunbat goizeko 10etan abiatuta Erratzu sarrerako aparkalekutik 

Larunbatean, irailaren 22an, Erratzuko Xorroxin ur-jauzira ibilbide gidatua izanen da. 10:00etan abiatuko dira Erratzuko sarreran dagoen aparkalekutik eta hiru orduko ibilaldia izanen da. Izen-ematea:info@orbela-beintza.com edo 659 477396, 7 eurotan.


10:00

Ulibeltzak elkartearen eguna

Ulibeltzak elkartea, Malerreka Sunbilla | Ospakizunak

Mus txapelketa, bazkaria eta Beñat Mitxelenaren musika izanen dute Larunbat honetan, irailak 22, Ulibeltzak elkartearen besta ospatuko dute. 10:00etan jokatuko den mus txapelketarekin hasiko dira ospakizunak. Parte hartzeko nahitaezkoa izanen da bikote bakoitzeko bat behintzat elkarteko bazkidea izatea. Mus txapelketaren ondotik, 14:00etan, aitzinetik izena emana duten bazkideak eta horien bikotekideak mahaiaren bueltan bilduko dira bazkaltzeko eta ondotik, Beñat Mitxelena akordeoilariarekin musika izanen dute.

Ulibeltzak elkartearen eguna Ulibeltzak elkartea

Mus txapelketa, bazkaria eta Beñat Mitxelenaren musika izanen dute

Larunbat honetan, irailak 22, Ulibeltzak elkartearen besta ospatuko dute. 10:00etan jokatuko den mus txapelketarekin hasiko dira ospakizunak. Parte hartzeko nahitaezkoa izanen da bikote bakoitzeko bat behintzat elkarteko bazkidea izatea. Mus txapelketaren ondotik, 14:00etan, aitzinetik izena emana duten bazkideak eta horien bikotekideak mahaiaren bueltan bilduko dira bazkaltzeko eta ondotik, Beñat Mitxelena akordeoilariarekin musika izanen dute.


10:30

Erraldoi Topaketa Lesakan

Bortziriak Lesaka | Topaketak

Baztan-Bidasoaldeko hainbat talde eta konpartsa izanen dira larunbatean, egun osoan hedatuko diren ekitaldietan Bosgarren urteurrena ospatzeko urte osoan gauzatzen ari den egitarau zabalaren baitan, Erraldoien Topaketa antolatu du irailaren 22rako Elutxa txarangak. Parte hartuko duten taldeei dagokionez, Lesakako konpartsa, Zarandiako Erraldoiak, Etxalarko erraldoiak, Berako konpartsa, Igantziko kankailuak, Baztango erraldoiak, Legasako konpartsa, Lesakako Gaitariak, Igantziko Gaitariak, Ezpelur Gaitariak eta, nola ez, Elutxa Txaranga ospakizunean izanen dira.

Erraldoi Topaketa Lesakan

Baztan-Bidasoaldeko hainbat talde eta konpartsa izanen dira larunbatean, egun osoan hedatuko diren ekitaldietan

Bosgarren urteurrena ospatzeko urte osoan gauzatzen ari den egitarau zabalaren baitan, Erraldoien Topaketa antolatu du irailaren 22rako Elutxa txarangak. Parte hartuko duten taldeei dagokionez, Lesakako konpartsa, Zarandiako Erraldoiak, Etxalarko erraldoiak, Berako konpartsa, Igantziko kankailuak, Baztango erraldoiak, Legasako konpartsa, Lesakako Gaitariak, Igantziko Gaitariak, Ezpelur Gaitariak eta, nola ez, Elutxa Txaranga ospakizunean izanen dira.


12:00

Goiko al desnudo emanaldia Larunen

Larungo Kabia, Bortziriak Bera | Ikuskizunak

‘Goiko al desnudo’ eskainiko du Madrilen bizi den Berako aktore eta musikariak larunbat eguerdian Larungo Kaiola ostatuan, Kabia kultur espazioan, irailaren 22an, larunbat eguerdiko 12:00etan Oskar Goiko, aktore eta musikari beratarraren proiektu berria izanen dute ikusgai eta entzungai; Goiko al desnudo. 

Goiko al desnudo emanaldia Larunen Larungo Kabia

‘Goiko al desnudo’ eskainiko du Madrilen bizi den Berako aktore eta musikariak larunbat eguerdian

Larungo Kaiola ostatuan, Kabia kultur espazioan, irailaren 22an, larunbat eguerdiko 12:00etan Oskar Goiko, aktore eta musikari beratarraren proiektu berria izanen dute ikusgai eta entzungai; Goiko al desnudo. 


20:00

In Tempore abesbatzaren kontzertua

San Esteban eliza, Bera | Kontzertuak

Larunbatean 20:00etan hasiko da San Esteban elizan Iruñeko In Tempore abesbatzaren emanaldia  Naturarekin bat egiteko musika izenburupean, Iruñeko In Tempore abesbatzak (2016 urtera bitarte San Jose abesbatza) kontzertua eskainiko du larunbat honetan, irailak 22, Berako San Esteban Elizan, Carlos Etxeberriaren zuzendaritzapean. Berako Abesbatzak, Kultur Batzodearen eta Udalaren laguntzaz antolatutako saioa talde instrumentalarekin izanen da eta 20:00etan hasiko da. 

In Tempore abesbatzaren kontzertua San Esteban eliza

Larunbatean 20:00etan hasiko da San Esteban elizan Iruñeko In Tempore abesbatzaren emanaldia 

Naturarekin bat egiteko musika izenburupean, Iruñeko In Tempore abesbatzak (2016 urtera bitarte San Jose abesbatza) kontzertua eskainiko du larunbat honetan, irailak 22, Berako San Esteban Elizan, Carlos Etxeberriaren zuzendaritzapean. Berako Abesbatzak, Kultur Batzodearen eta Udalaren laguntzaz antolatutako saioa talde instrumentalarekin izanen da eta 20:00etan hasiko da. 



10:00
14:00

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Bortziriak | Lehiaketak

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.

Gozamenez argazki lehiaketa Bortzirietan

Gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan urriaren 8ra bitarte aurkez daitezke lanak

Bortzirietako Gizarte Zerbitzua gazteria eta sexualitateari buruzko Gozamenez programaren baitan dagoenez, 2018ko uda, oporrak eta herriko besta giroa aprobetxatu nahi du Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Berako gazteei (12-18 adinekoei) lehen aldiz antolatu duen argazki lehiaketan parte hartzera.



11:00
13:30

Osasuntsu zahartzeko gakoak

Elizondoko Osasun Etxea, Baztan Elizondo | Ikastaroak

Irailaren 19an eta 26an, asteazkenetan 11:00etatik 13:30era Irailaren 19an eta 26an, asteazkenetan, osasuntsu zahartzeko gakoak izanen dira hizpide Elizondoko Osasun Etxeko Erabilera Anitzeko Aretoan. 11:00etatik 13:30era bitarte izanen dira saioak. Izena eman nahi dutenek 948 581833 telefonora deituz edota Osasun Etxeko harreran galdetuz egin ahal izanen dute. 

Osasuntsu zahartzeko gakoak Elizondoko Osasun Etxea

Irailaren 19an eta 26an, asteazkenetan 11:00etatik 13:30era

Irailaren 19an eta 26an, asteazkenetan, osasuntsu zahartzeko gakoak izanen dira hizpide Elizondoko Osasun Etxeko Erabilera Anitzeko Aretoan. 11:00etatik 13:30era bitarte izanen dira saioak. Izena eman nahi dutenek 948 581833 telefonora deituz edota Osasun Etxeko harreran galdetuz egin ahal izanen dute. 



15:19
20:00

Beti Gazte elkartearen argazki lehiaketa

Beti Gazte elkartea, Lesaka | Lehiaketak

Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.

Beti Gazte elkartearen argazki lehiaketa Beti Gazte elkartea

Lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira

Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, Lesakako udalaren laguntzarekin. Honela, nahi duten afizionatu guziek har dezakete parte eta lanak urriaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira Beti Gazte elkartean (Beheko Plaza 9, 31770 Lesaka), gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz.



18:00
23:00

Doneztebeko besta ttikiak

Malerreka Doneztebe | Bestak

Ortzirale arratsaldean ADANO elkartearen aldeko erremonte partidak antolatu dituzte  Iraileko hitzordu haundiari hutsik egin gabe, Burrunba gazteen taldeak besta ttikiak prestatu ditu asteburu honetarako, irailak 21 eta 22rako Donezteben.  

Doneztebeko besta ttikiak

Ortzirale arratsaldean ADANO elkartearen aldeko erremonte partidak antolatu dituzte 

Iraileko hitzordu haundiari hutsik egin gabe, Burrunba gazteen taldeak besta ttikiak prestatu ditu asteburu honetarako, irailak 21 eta 22rako Donezteben.  


20:00
08:00

Amaiurko errebestak

Baztan Amaiur | Bestak

Ortziralean afaria izanen dute elkartean; larunbatean, berriz, zikiro jatea Asteburu honetarako besta ttikiak prest dituzte Amaiurren. Ortziralean 20:00etan lehertuko da errebestei hasiera emanen dien suziria eta larunbat gaua dantzan pasatu ondotik, xingar jatearekin borobilduko dute asteburua. 

Amaiurko errebestak

Ortziralean afaria izanen dute elkartean; larunbatean, berriz, zikiro jatea

Asteburu honetarako besta ttikiak prest dituzte Amaiurren. Ortziralean 20:00etan lehertuko da errebestei hasiera emanen dien suziria eta larunbat gaua dantzan pasatu ondotik, xingar jatearekin borobilduko dute asteburua. 



09:00
15:00

Pirinioetako behi azienda lehiaketa

Baztan Elizondo | Lehiaketak

Ortziralean, hilaren 21ean, abelburuak Merkatu plazan sartzeko aukera izanen da, 15:00etatik aitzinera Piriniotar behi aziendaren lehiaketaren XXXI. edizioa izanen dute hilaren 22an eta 23an, larunbatean eta igandean, Eizondon. Halere, ortzirale arratsaldeko 3etatik aitzinera abelburuak Merkatu Plazan sartzeko aukera izanen dute abeltzainek.

Pirinioetako behi azienda lehiaketa

Ortziralean, hilaren 21ean, abelburuak Merkatu plazan sartzeko aukera izanen da, 15:00etatik aitzinera

Piriniotar behi aziendaren lehiaketaren XXXI. edizioa izanen dute hilaren 22an eta 23an, larunbatean eta igandean, Eizondon. Halere, ortzirale arratsaldeko 3etatik aitzinera abelburuak Merkatu Plazan sartzeko aukera izanen dute abeltzainek.


09:30
20:00

Igantziko besten aitzineko asteburua

Bortziriak Igantzi | Ospakizunak

Larunbatean pilota txapelketaren azken partidak, dantza taldearen saioa eta afaria eta igandean gazta lehiaketa eta ardo dastaketa, bertzeak bertze  Irailaren 28an, datorren ortzirale arratseko 8ak bitarte ez dute txupinazoa botako Igantzin, baina ohiturari eutsiz, aitzineko asteburuan hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Iaz bezala, ez da artzain zakur lehiaketarik izanen, baina bai herriko pilota txapelketaren finalerdiak eta finala, dantza taldearen emanaldia, bakarrizketekin girotutako afaria, gazta lehiaketa eta ardo dastaketa, bertzeak bertze.

Igantziko besten aitzineko asteburua

Larunbatean pilota txapelketaren azken partidak, dantza taldearen saioa eta afaria eta igandean gazta lehiaketa eta ardo dastaketa, bertzeak bertze 

Irailaren 28an, datorren ortzirale arratseko 8ak bitarte ez dute txupinazoa botako Igantzin, baina ohiturari eutsiz, aitzineko asteburuan hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Iaz bezala, ez da artzain zakur lehiaketarik izanen, baina bai herriko pilota txapelketaren finalerdiak eta finala, dantza taldearen emanaldia, bakarrizketekin girotutako afaria, gazta lehiaketa eta ardo dastaketa, bertzeak bertze.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»