Igantziko besten aitzineko asteburua ekitaldiz ederki hornitua dator

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 19a, 09:18

Hamabosgarren edizioak beteko du aurten gazta lehiaketak. Argazkia: Oskar Txoperena

Larunbatean pilota txapelketaren azken partidak, dantza taldearen saioa eta afaria eta igandean gazta lehiaketa eta ardo dastaketa, bertzeak bertze 

Irailaren 28an, datorren ortzirale arratseko 8ak bitarte ez dute txupinazoa botako Igantzin, baina ohiturari eutsiz, aitzineko asteburuan hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Iaz bezala, ez da artzain zakur lehiaketarik izanen, baina bai herriko pilota txapelketaren finalerdiak eta finala, dantza taldearen emanaldia, bakarrizketekin girotutako afaria, gazta lehiaketa eta ardo dastaketa, bertzeak bertze.

 

Irailak 22, larunbata

09:30ean Gosaria Ziobin. 10:00etan Plater-tiroketa Ziobin. 12:00etan Herriko pilota txapelketaren finalerdi eta finala. 20:00etan Herriko dantza-taldearen emanaldia. 22:00etan Afaria Biltokin, Mikel Bermejoren eta Jose Kruz Gurrutxagaren bakarrizketak girotua.

 

Irailak 23, igandea

10:00etan Karrika buelta txistulariekin. 12:00etan XV. gazta lehiaketa. 12:00etan Ardo dastaketa. 18:30ean Karrika buelta kankailu eta buruhaundiekin. 19:00etan Gazta eta opil dastaketa Iñaki eta Joxe Agustin trikitilariekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun