Elizondoko Osasun Etxean zahartzaroa eta osasunari buruzko ikastaroa eskainiko dute

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 14a, 12:27
Osasuntsu zahartzeko gakoak izanen dituzte hizpide Elizondoko Osasun Etxean.

Irailaren 19an eta 26an, asteazkenetan 11:00etatik 13:30era

Irailaren 19an eta 26an, asteazkenetan, osasuntsu zahartzeko gakoak izanen dira hizpide Elizondoko Osasun Etxeko Erabilera Anitzeko Aretoan. 11:00etatik 13:30era bitarte izanen dira saioak. Izena eman nahi dutenek 948 581833 telefonora deituz edota Osasun Etxeko harreran galdetuz egin ahal izanen dute. 

 

Irailekoa ez da eskainiko den ikastaro bakarra. Izan ere, azaroaren 21ean eta 28an, estresa eta antsietateari aitzin egiteko tailerrak eginen dituzte. Azken horiek ere goizetan izanen dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun