Egitarauari dagokionez, larunbat goizeko 10:30ean diana eskainiko dute herri guztian barna lau gaitero taldek. Ondotik luntxa izanen dute Harriondoan eta 11:30 aldera desfilea. Lau geldialdi izanen ditu ibilbideak: Zahar etxean lehendabizikoa (talde guztiek banaka dantzatuko dute), bigarrena Eskol-ttikin (bi taldek dantzatuko dute), hirugarrena plazan (geldialdi nagusia, erraldoi talde guztiek dantzatuko dute), laugarrena Bittirian (bertze bi taldeen dantza), eta azkena Irubide jatetxean. Bertan bazkaldu eta 18:00k aldera konpartsa guztien jautsiera eginen dute. Eskol-ttikin ezaguna den Polonesa dantzatuko dute eta erraldoiak gordetzeko garaia ailegatu izanen da. Halere, txarangarekin poteo bat eginen dute herriko ostatuetan eta 20:00etan plazan bukatuko dute, Guateke Band taldearen musika aditzeko eta dantzatzeko. Guateke Band 60-80. hamarkadako kantak jotzen dituen taldea da, eta bertan Javier Igoa musikari lesakarrak jotzen du. Bi orduz ariko dira jotzen eta giroa jartzen.
Ez dira larunbatekoarekin Elutxa txarangaren urteurreneko ospakizunak bukatuko. Azaroan Txaranga topaketa egin nahiko lukete eta urte bukaeran CDa grabatu.