Joaldunen eguna irailaren 22an ospatuko dute Iturenen

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 19a, 09:47
Joaldunek beraien eguna ospatuko dute larunbatean Iturenen.

Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi ariko dira bertsotan larunbateko bazkarian 

Iturengo txoko guzietan joare soinuaz gozatzeko aukera izanen dute irailaren 22an eginen den Joaldunen egunean. Urtero bezala, larunbat goizean joaldun eta trikitilariak Ameztia auzoan barna ibiliko dira baserriz baserri.

 

Herrira bueltan, 13:30ean herriko plazan, Maika Ariztegi eta Itxaso Onsalo, eta Nerea Sorondo eta Leire Astiasaranen arteko aizkora apustua ikusteko aukera izanen da. Ondotik bazkaria izanen da Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi bertsolariekin. 15:00etan bazkaria izanen da herriko plazan eta eguna ongi bukatzeko, arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da Oihana eta Oihanaren eskutik. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun