Lehiaketaren helburua Bortzirietako gazteek (12-18 urte bitarte) argazkiaren bidez gozamena, harremanak, errespetua, sentimenduak eta sentitzeko erak, aniztasuna etab. adieraztea da.
Ideiak, sentimenduak, pentsamenduak, etab. adieraztea hainbat ikuspuntu, adin, une edo herritatik, beti ere ikuspegi positibo, integral, anitz eta ireki batetik pertsonaren garapen globala bilatuz edo ahalbidetuz. Mankomunitatetik azpimarratu nahi dute bakoitzak nahi eran, gustuko duen moduan sentitzea, disfrutatzea, erlazionatzea, komunikatzea, dantzatzea, irri egitea… zilegia dela non eta bakoitzaren hautua den, norbere burua eta bertzeena errespetatuz egina den.
Bortzirietan bizi den 12 eta 18 urte bitarteko gazte orok parte har dezake eta argazkiak aurkezteko epea urriaren 8ra bitarte zabalik dago. Parte hartzaile bakoitzak gehienez bortz argazki aurkez ditzake eta JPG formatuan aurkeztu behar dira.
Argazkiarekin egilearen izen-abizenak, eta bi gurasoen kontaktua (izena eta telefonoa); herria eta non eta noiz aterata dagoen jarri beharko da. Argazkiko irudiekin batera iradokitako esaldi edo azalpenen bat ere atxikitzen ahal da. Argazkiak tratatu gabeak (originalak) izan beharko dira eta bertze inon argitaratu gabeak, eta koloretan edo zuri beltzean izan daitezke.
Argazkiak helbide honetara aurkeztu beharko dira: info@bortziriakgz.eus
Informazio gehiago ere helbide elektroniko horretan topa daiteke.
Epaimahaia Gizarte Zerbitzuko hezitzaileak eta ‘Gozamenez’ programako kide batek osatuko dute. Irabazlean zein den urriaren 31n jakinen da, zuzenean berarekin harremanean jarriz. Argazki egokirik ez bada epaimahaiak saria banatu gabe gelditzea erabaki dezake. Kirol materiala edo ikasketa materiala erosteko bonoa izanen da saria.