Ulibeltzak elkartearen besta larunbat honetan ospatuko dute Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 20a, 13:27

Mus txapelketa, bazkaria eta Beñat Mitxelenaren musika izanen dute

Larunbat honetan, irailak 22, Ulibeltzak elkartearen besta ospatuko dute. 10:00etan jokatuko den mus txapelketarekin hasiko dira ospakizunak. Parte hartzeko nahitaezkoa izanen da bikote bakoitzeko bat behintzat elkarteko bazkidea izatea. Mus txapelketaren ondotik, 14:00etan, aitzinetik izena emana duten bazkideak eta horien bikotekideak mahaiaren bueltan bilduko dira bazkaltzeko eta ondotik, Beñat Mitxelena akordeoilariarekin musika izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun