'Naturarekin bat egiteko musika' izanen dute irailaren 22an Beran

Ttipi-Ttapa 2018ko ira. 19a, 08:14

In tempore abesbatzak eskainiko du kontzertua San Esteban elizan.

Larunbatean 20:00etan hasiko da San Esteban elizan Iruñeko In Tempore abesbatzaren emanaldia 

Naturarekin bat egiteko musika izenburupean, Iruñeko In Tempore abesbatzak (2016 urtera bitarte San Jose abesbatza) kontzertua eskainiko du larunbat honetan, irailak 22, Berako San Esteban Elizan, Carlos Etxeberriaren zuzendaritzapean. Berako Abesbatzak, Kultur Batzodearen eta Udalaren laguntzaz antolatutako saioa talde instrumentalarekin izanen da eta 20:00etan hasiko da. 

 

In Tempore abesbatza

1955ean sortu zen San Jose Abesbatza izenarekin. Orduz geroztik, bilakaera handia izan du, batez ere Carlos Etxeberriak zuzentzen duenetik (2016tik In tempore du izena). Gaur egun, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak antolatzen dituen emanaldietan parte hartzen du.

Ibilbidea: hamaika aldiz kantatu du Iruñean eta bertze horrenbertze Nafarroako herri aunitzetan (Altsasu, Antsoain, Gares, Otsagabia, Lakuntza, Lekunberri, Atarrabia, Tutera, etab.); musika erlijiosoa eta profanoa abestu izan du.

Nafarroatik kanpo, hainbat ekitalditan parte hartu du: aste kulturalak, nazioarteko egunak, jaialdiak, urteurrenak, mendeurrenak… Burgos, Donostia, Huesca, Leon,…

Nazioarte mailan ere, bere ekitaldiak egin izan ditu baina musika taldearen izaera amateurrarengatik nahiko mugatua egon da. Esaterako, 2017an New Yorkeko Canegie Hallen Karl Jenkinsen Requiem interpretatu zuen munduko bestze koru batzuekin batera.

 

EGITARAUA

  • Carlos Etxeberria
    • Ikerren seaska-kanta -2012-
  • John Rutter
    • Magnificat lanatik -1990- 
      • Magnificat anima mea (I mugimendua)
      • Fecit potentiam (V mugimendua)
  • Karl Jenkins
    • Stella Natalis lanatik – 2009- 
      • Cantus triquetrus (III mugimendua)
      • Wintertide (V mugimendua)
      • From Our Earth (VIII mugimendua)
  • Ola Gjeilo
    • Across the Vast, Eternal Sky – 2011-
    • Song of the Universal – 2013-

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun