Egitaraua
Ortziralean, 20:00etako txupinazoak emanen dio hasiera errebestei. 21:30ean afaria izanen dute elkartean eta 23:30ean goitiko ostatuan bilduko dira. Larunbat goizean atsedena harturik, 14:00etan zikiro jatea izanen dute, Agerraldek girotuta. Iluntzeko 21:00etan odolkiak eta xingarra dastatu ahal izanen dituzte eta indarberrituta, 23:00etan, dantzaldiaz gozatuko dute, Gabenara taldearen eskutik. Gero, Txingudi DJak hartuko du lekukoa eta arratsa xingar jatearekin borobilduko dute.