Larunbata, maiatzak 26



10:30

Malerrekako Eguna

Malerreka Sunbilla | Ospakizunak

Maiatzaren 26an eginen dute eta herriko elkarte eta taldeak omenduko ditu Udalak  Urroztarrei lekukoa hartuta, aldi honetan, Sunbillan ospatuko da Malerrekako Eguna. Heldu den maiatzaren 26an izanen da eta egun osoan ekitaldi saila izanen dira, ortziralean Malerrekako Mankomunitatean egindako aurkezpenean aipatu zutenez. Enaitz Iparragirreren aldeko pilota jaialdi ikusgarria ere antolatu dute, emakumezkoen eta gizonezkoen partidekin.

Malerrekako Eguna

Maiatzaren 26an eginen dute eta herriko elkarte eta taldeak omenduko ditu Udalak 

Urroztarrei lekukoa hartuta, aldi honetan, Sunbillan ospatuko da Malerrekako Eguna. Heldu den maiatzaren 26an izanen da eta egun osoan ekitaldi saila izanen dira, ortziralean Malerrekako Mankomunitatean egindako aurkezpenean aipatu zutenez. Enaitz Iparragirreren aldeko pilota jaialdi ikusgarria ere antolatu dute, emakumezkoen eta gizonezkoen partidekin.


11:00

Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako espoleen arteko Topaketa

Leitzaldea Areso | Ospakizunak

Larunbaterako egitarau zabalaz gain, bideoa ere prestatu dute Nazabal eskolan Aresoko Nazabal eskolako haur, guraso eta irakasleei dagokie aurten eskolen arteko topaketak antolatzea. Festaren hemeretzigarren edizioa izango da eta egun osoko festan, Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako eskolakoak jai giroan elkartzea, aisialdi osasungarria bultzatzea, Areso herria ezagutzea eta  berdintasunean eta errespetuan oinarritutako harremanak lantzea izango dute helburu. Horretarako, egitarau zabala eta askotarikoa prestatu dute.

Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako espoleen arteko Topaketa

Larunbaterako egitarau zabalaz gain, bideoa ere prestatu dute Nazabal eskolan

Aresoko Nazabal eskolako haur, guraso eta irakasleei dagokie aurten eskolen arteko topaketak antolatzea. Festaren hemeretzigarren edizioa izango da eta egun osoko festan, Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako eskolakoak jai giroan elkartzea, aisialdi osasungarria bultzatzea, Areso herria ezagutzea eta  berdintasunean eta errespetuan oinarritutako harremanak lantzea izango dute helburu. Horretarako, egitarau zabala eta askotarikoa prestatu dute.


11:30

Baztango Udal Musika Eskolaren kontzertua

Baztan | Kontzertuak

Larunbatean, 11:30ean, Elizondoko plazan egina dute hitzordua. Ikasturte osoan ikasitakoa eta barneratutakoa kanpora atera eta plazaratzeko aukera izanen dute. Ekainaren 12an, berriz, zahar etxean eskainiko dute emanaldia.

Baztango Udal Musika Eskolaren kontzertua

Larunbatean, 11:30ean, Elizondoko plazan egina dute hitzordua. Ikasturte osoan ikasitakoa eta barneratutakoa kanpora atera eta plazaratzeko aukera izanen dute. Ekainaren 12an, berriz, zahar etxean eskainiko dute emanaldia.


20:30

Herriko doinuak

Baztan pilotalekua, Elizondo | Ikuskizunak

Sarrerak salgai daude Malkorra, Futbolin, Arkupe eta Eguzkialden  Baztango Dantzariak eta Artaxoako Bandaren eskutik, larunbat honetan, maiatzak 26, Herriko Doinuak ekitaldiaren bigarren emanaldia izanen dute Elizondon. Baztan pilotalekuan dute hitzordua, 20:30ean. Lehen emanaldia maiatzaren 12an eskaini zuten Artaxoan. 

Herriko doinuak Baztan pilotalekua

Sarrerak salgai daude Malkorra, Futbolin, Arkupe eta Eguzkialden 

Baztango Dantzariak eta Artaxoako Bandaren eskutik, larunbat honetan, maiatzak 26, Herriko Doinuak ekitaldiaren bigarren emanaldia izanen dute Elizondon. Baztan pilotalekuan dute hitzordua, 20:30ean. Lehen emanaldia maiatzaren 12an eskaini zuten Artaxoan. 



11:06
13:00

Berako bestetako programaren azal lehiaketa

Berako Udaletxea, Bortziriak Bera | Lehiaketak

Lanak ekainaren 1era arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da  Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 6an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 1era arte (ortziralea) eta eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da. 

Berako bestetako programaren azal lehiaketa Berako Udaletxea

Lanak ekainaren 1era arte aurkezten ahal dira eta 400 euroko saria izanen da 

Bestak prestatzen hasiak dira Beran. Martxoaren 6an egin zuten lehen bilera irekia eta orain, bestetako egitarauaren azalerako lehiaketaren deialdia zabaldu du Berako Kultur Batzordeak. Lanak ekainaren 1era arte (ortziralea) eta eguerdiko 13:30 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko Bulegoetan gisa honetako lehiaketetan ohikoa den sistema erabiliz eta sari bakarra izanen da, 400 eurokoa, baina saria hutsik ere geratzen ahal da. 



10:00
14:00

Elizondoko bestetako kartel lehiaketa

Baztan Elizondo | Lehiaketak

Lanak ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2018 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra. Ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Elizondoko bestetako kartel lehiaketa

Lanak ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian

Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: Santioak 2018 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra. Ekainaren 1a baino lehen aurkeztu beharko dira.



18:00
23:00

'Kontzientzia eskuratu iraultza' hitzaldiak

Leitzan, Irurtzunen eta Larraunen, Leitzaldea Leitza | Hitzaldia

Ekainaren 9an errepresioa izanen dute hizpide eta 14:00etan bazkaria izanen dute Atekabeltz Gaztetxeak, Irurtzungo Pikuxarrekin elkarlanean, 'Kontzientzia eskuratu iraultza' antolatu du. Apirilaren 28tik ekainaren 23ra bitarte hainbat saio antolatu dituzte, Irurtzunen, Larraunen eta Leitzan.

'Kontzientzia eskuratu iraultza' hitzaldiak Leitzan, Irurtzunen eta Larraunen

Ekainaren 9an errepresioa izanen dute hizpide eta 14:00etan bazkaria izanen dute

Atekabeltz Gaztetxeak, Irurtzungo Pikuxarrekin elkarlanean, 'Kontzientzia eskuratu iraultza' antolatu du. Apirilaren 28tik ekainaren 23ra bitarte hainbat saio antolatu dituzte, Irurtzunen, Larraunen eta Leitzan.



10:00
11:30

Musikoterapia haurdunaldian ikastaroa

Arizkunenea, Elizondo | Tailerrak

Haurdun daudenei zuzenduriko zortzi orduko ikastaroa izanen da Agruparte Elkarteak eta Baztango Udalak, lankidetzan, haurdun daudenendako musikoterapia tailerra antolatu dute. Zortzi saioko tailerra maiatzaren 2tik ekainaren 20ra bitarte eskainiko da, Arizkunenea Kultur Etxean. Asteazkenetan bilduko dira, 10:00etatik 11:30era. Izen-ematea 160 euro ordaindu beharko da.

Musikoterapia haurdunaldian ikastaroa Arizkunenea

Haurdun daudenei zuzenduriko zortzi orduko ikastaroa izanen da

Agruparte Elkarteak eta Baztango Udalak, lankidetzan, haurdun daudenendako musikoterapia tailerra antolatu dute. Zortzi saioko tailerra maiatzaren 2tik ekainaren 20ra bitarte eskainiko da, Arizkunenea Kultur Etxean. Asteazkenetan bilduko dira, 10:00etatik 11:30era. Izen-ematea 160 euro ordaindu beharko da.



14:56
15:00

Kultur Aroa

Leitza, Leitzaldea Leitza

Hitzaldiak, tailerrak, antzerkiak, ipuin-kontaketak, haurrentzat jarduerak, erakusketak... izanen dituzte Kultur Aroa ate joka ari da. Leitzarrek maiatzaren 4an irekiko dizkiote ateak eta garagarrilaren 30era bitarte haur, gazte zein helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute. Hilaren 4an, ostiralean, Amazabal ikastetxeko ikasleen Leitza Urratsez Urrats hitzaldiarekin abiatuko dute Kultur Aroa. Berrikuntza proiektuaren harira egindako lanak aurkezteko hitzordua 11:30ean dute, udaletxean. Maiatzaren 5ean, berriz, Autodefentsa feminista tailerra izanen dute, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Kultur Aroa Leitza

Hitzaldiak, tailerrak, antzerkiak, ipuin-kontaketak, haurrentzat jarduerak, erakusketak... izanen dituzte

Kultur Aroa ate joka ari da. Leitzarrek maiatzaren 4an irekiko dizkiote ateak eta garagarrilaren 30era bitarte haur, gazte zein helduek hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izanen dute. Hilaren 4an, ostiralean, Amazabal ikastetxeko ikasleen Leitza Urratsez Urrats hitzaldiarekin abiatuko dute Kultur Aroa. Berrikuntza proiektuaren harira egindako lanak aurkezteko hitzordua 11:30ean dute, udaletxean. Maiatzaren 5ean, berriz, Autodefentsa feminista tailerra izanen dute, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.



17:00
19:00

Drogen inguruko gaietaz hitz egiteko, izan ditzagun gauzak argi

Harriondoa Kultur Etxea, Lesaka | Tailerrak

Maiatzaren 17, 24 eta 31n eginen dituzte Harriondoa Kultur Etxean  Drogen inguruko gaietaz hitz egiteko, izan ditzagun gauzak argi goiburupean, Hegoak elkartearen eskutik Bortzirietako gurasoei zuzendutako tailerrak eginen dituzte maiatzaren 17, 24 eta 31n, 17:00etatik 19:00etara Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Zumarra gelan. Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du tailerra, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Izena emateko 948 635036 telefonora deitu edo info@bortziriakgz.eus helbide elektronikora idatzi behar da.

Drogen inguruko gaietaz hitz egiteko, izan ditzagun gauzak argi Harriondoa Kultur Etxea

Maiatzaren 17, 24 eta 31n eginen dituzte Harriondoa Kultur Etxean 

Drogen inguruko gaietaz hitz egiteko, izan ditzagun gauzak argi goiburupean, Hegoak elkartearen eskutik Bortzirietako gurasoei zuzendutako tailerrak eginen dituzte maiatzaren 17, 24 eta 31n, 17:00etatik 19:00etara Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Zumarra gelan. Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du tailerra, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Izena emateko 948 635036 telefonora deitu edo info@bortziriakgz.eus helbide elektronikora idatzi behar da.



19:00
14:00

Margo ikastoroko ikasleen lank Arizkunenean

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Iciar Mikelperizena irakasle dutela aritu dira ikasturte osoan Maiatzaren 23tik 27ra Elizondoko Arizkunenean 2017-2018 margo ikastaroan aritu diren pertsonen marrazkiak egonen dira ikusgai. Kurtso osoan Iciar Mikelperizena irakasle lanetan aritu da. Kurtsoan bai helduak baita jubilatuak ere parte hartu dute eta mota guztietako lanak egiteko aukera izan dute ikasleek. 

Margo ikastoroko ikasleen lank Arizkunenean Arizkunenea

Iciar Mikelperizena irakasle dutela aritu dira ikasturte osoan

Maiatzaren 23tik 27ra Elizondoko Arizkunenean 2017-2018 margo ikastaroan aritu diren pertsonen marrazkiak egonen dira ikusgai. Kurtso osoan Iciar Mikelperizena irakasle lanetan aritu da. Kurtsoan bai helduak baita jubilatuak ere parte hartu dute eta mota guztietako lanak egiteko aukera izan dute ikasleek. 



17:00
13:30

Autodefentsa Feminista Tailerra Goizuetan

Udaletxea, Leitza | Tailerrak

Maiatzaren 25ean eta 26ean dute tailerra eta hilaren 20a bitarte eman daiteke izena Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak heldu den maiatzaren 25ean eta 26an, ostiral (17:00etatik 21:00etara) eta larunbatean (09:30etik 13:30era), hamalau urtetik gorako emakumeentzat Autodefentsa Feminista Tailerra antolatu du. Saioa debalde eskainiko da, Goizuetako udaletxean.

Autodefentsa Feminista Tailerra Goizuetan Udaletxea

Maiatzaren 25ean eta 26ean dute tailerra eta hilaren 20a bitarte eman daiteke izena

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak heldu den maiatzaren 25ean eta 26an, ostiral (17:00etatik 21:00etara) eta larunbatean (09:30etik 13:30era), hamalau urtetik gorako emakumeentzat Autodefentsa Feminista Tailerra antolatu du. Saioa debalde eskainiko da, Goizuetako udaletxean.



16:30
18:00

Usopop 2018

Lizarieta eta Santa Katalina kapera, Xareta Sara | Jaialdiak

Larunbateko kontzertuak Lizarietako lepoan eskainiko dituzte eta igandekoak Santa Katalina kaperan Lagunarteko ekimen bat izateko asmoz sortu zen jaialdia, dagoeneko maiatzeko azken asteburuko hitzordu finkoa bilakatu da. Hala, aurten bederatzigarren aldiz, maiatzaren 26an eta 27an Usopop Festibala eginen da. 

Usopop 2018 Lizarieta eta Santa Katalina kapera

Larunbateko kontzertuak Lizarietako lepoan eskainiko dituzte eta igandekoak Santa Katalina kaperan

Lagunarteko ekimen bat izateko asmoz sortu zen jaialdia, dagoeneko maiatzeko azken asteburuko hitzordu finkoa bilakatu da. Hala, aurten bederatzigarren aldiz, maiatzaren 26an eta 27an Usopop Festibala eginen da. 

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»