Artaxoako musika bandako musikariak eta bertako, Iruñeko eta Tuterako gaitariak lagun, Baztango dantzarien emanaldiaz gozatzeko aukera izanen dute ikusleek. Antzerkia, dantza, musika eta historia uztartzen dituen Herriko Doinuak lana ikusteko sarrerak salgai daude dagoeneko, Elizondoko Malkorra, Futbolin, Arkupe eta Eguzkialden. Sei urte artekoek dohainik izanen dute, gainerakoek, berriz, zortzi eurotan.
Laburpena ikusteko egin klik hemen.