Egitaraua
Larunbatean 11:00etan emango diote hasiera festari bisitariei ongi etorria eginez plazan. Segidan, joko eta tailerrak izango dira. 13:30ean topaketetako kanta abestu eta dantzatuko dute eta 14:00 aldera mahaien bueltan bilduko dira, bazkaltzeko (paella, postrea eta kafea). Bazkalondoan euskal kantuen txanda izango da eta 16:30ean festa herrian barna zabalduko dute, trikitilarien erritmoan. 17:30ean indarrak berreskuratzeko txokolate jana egingo dute bizkotxoarekin eta 18:30ean emango diote bukaera festari. Antolatzaileek bisitariei autoa konpartitzeko gonbidapena egin diete eta festako joko, kantaldi… eta bestelako ekintzetan parte hartzekoa.
Bideoa
Parte hartzeko deia eginez, bideo berezia prestatzen ere aritu dira eskolakoak. Maiatzaren 7an egin zituzten grabazioak eta eskolako txikiak egunean bertan dantzatuko duten dantza dantzatzen ageri dira. Bideoa eskoletan eta gurasoen artean zabaltzeko asmoa dute, denek ikasi eta elkarrekin dantzatzeko.