Drogen inguruan, gurasoendako tailerrak prestatu dituzte Lesakan

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 13a, 11:45

Maiatzaren 17, 24 eta 31n eginen dituzte Harriondoa Kultur Etxean 

Drogen inguruko gaietaz hitz egiteko, izan ditzagun gauzak argi goiburupean, Hegoak elkartearen eskutik Bortzirietako gurasoei zuzendutako tailerrak eginen dituzte maiatzaren 17, 24 eta 31n, 17:00etatik 19:00etara Lesakako Harriondoa Kultur Etxeko Zumarra gelan. Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu du tailerra, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz. Izena emateko 948 635036 telefonora deitu edo info@bortziriakgz.eus helbide elektronikora idatzi behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun