Apirilaren 16an berriz ere lasterkariz beteko da Bera. Agerra Mendi Taldeak, Manttale Mendi Lasterketa Taldeak eta Gure Txokoa Elkarteak XVII. aldiz antolatu dute Mendi Maratoi Erdia.
Hatsa elkarteak igandean ospatuko dute aurtengo Hatsaren Poesia Senperen. Ospakizun berezia izanen da, poesia egunaren 25. urteurrena ospatuko baitute bertze hainbat gauzarekin batera.
Iban Urizar Amorante gisa ezaguna den musikariak emanaldia emanen du Beran apirilaren 16an. Kataku herri ostatuan izanen da 12:00etan, eta sarrera doakoa izanen da.
Apirilaren 1ean, larunbatean 18:00etan eginen dute inaugurazioa eta maiatzaren 14ra bitarte izanen dira ikusgai
Apuntatzeko epea otsailaren 28an bukatuko da
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Lehen Hezkuntzako ikasleek herriari buruzko galderei erantzun behar diote eta apirilaren 21a baino lehen aurkeztu
Apirilaren 1etik 16ra eginen dute Senperen Kultur Topaketen Garaia. 2022an sortua izan da ekimen hori, senpertarrak bildu daitezen kulturaren inguruan. Apirilaren 1 eta 2ko asteburuan eskulangileen arte erakusketa izanen dute Larreko kultur gunean.
Peito Castelo artista gipuzkoarraren Harri-Hari erakusketa ikusgai izanen da apirilaren 1etik ekainaren 4ra Berako Labiaga ikastolako areto nagusian. Larunbat eta igandetan egonen da irekia aretoa, 16:00etatik 20:00etara.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |