11:00etan elkartuko dira Senpereko Larraldean, eta ordu erdi beranduago aurkeztuko dute aurtengo Hatsaren poesia 2023 liburua. Bertan, Ainara Maiak emanen die ongi etorria bertaratuei. Peio Jorajuriak eginen du sar-hitza eta Auxtin Zamora ere mintzatuko da. Ondotik, aurtengo 25 libururen zozketa eta heldu den urteko liburuaren sar-hitzaren idazlea hautatuko dute zozketa bidez.
13:00etan txanpainarekin topa eginen dute eta bertzeak bertze liburuaren 25. edizioa ospatuko dute. Gero, bazkaria izanen dute norberak eramandakoarekin eta 16:00etan liburuan parte hartu dutenen testuen irakurketa eta Denon hatsa olerki bateratuaren aurkezpena eginen dute. Ondotik, nahi duena libre izanen da kantatzeko, antzerkia egiteko eta publiko aitzinean nahi duena egiteko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!