Amoranteren kontzertua izanen dute igandean Berako Katakun

Ttipi-Ttapa 2023ko api. 12a, 15:00

Iban Urizar Amorante gisa ezaguna den musikariak emanaldia emanen du Beran apirilaren 16an. Kataku herri ostatuan izanen da 12:00etan, eta sarrera doakoa izanen da. 

Amoranterena ez da Katakuk heldu den asteetarako antolatu duen kontzertu bakarra. Hiru kontzertuko ziklo bat egiten ari dira udaberrian. Lehen emanaldia Willis Drummond talde lapurtarrarena izan zen martxoaren 30ean. Sarrera guztiak salduta, 80 lagun inguru bildu ziren emanaldian. 

Amoranteren kontzertuaren ondotik, azkenea, maiatzaren 21ean izanen da eta Arima talde bizkaitarrak emanen du 18:00etan. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun