Malerrekako Euskarazko Irakurle Taldeak martxoaren 30ean, ortzegunean 19:00etan, izanen du hurrengo hitzordua Doneztebeko Liburutegian. Arantxa Urretabizkaia idazlea gonbidatu dute eta berarekin 3 Mariak liburua izanen dute solasgai. Solasaldi irekia izanen da, eta edozein bertaratzen ahal da.
Energia ereduari buruz hausnartu eta burujabetza energetikorantz urratsak eman nahi dituzte Beran. Horretarako, Goinerren eskutik, Energia Komunitate bat zer den azaltzeko bilera eginen dute ortzegunean, hilaren 30an, 19:00etan Beralandetan. Bilera horren helburua, energia komunitate bat sortzeko partaidetza prozesua bat abian jartzea da.
Garagardoaren Astea antolatu dute Leitzako Torrean aste honetan. Alde batetik, bihar, osteguna, sagardo dastaketa eginen dute eta bestetik, larunbatean, eguerdian bazkaria, iluntzean pintxo potea eta gauean kontzertua izanen dituzte.
Gure Tokiak tour bira abiatu berri du Willis Drummond talde lapurtarrak eta Berako Kataku ostatuan geldiadia eginen du martxoaren 30ean, ortzeguna. 20:00etan izanen da kontzertua eta sarrerak, ortzirale honetan, hilaren 17an, paratuko dituzte salgai 10 eurotan. Katakuko bazkideek, aldiz, doan sartzeko aukera izanen dute.
Apirilaren 1ean, larunbatean 18:00etan eginen dute inaugurazioa eta maiatzaren 14ra bitarte izanen dira ikusgai
Apuntatzeko epea otsailaren 28an bukatuko da
Atzo arratsaldean Saharako errefuxiatuen kanpalekuetako liburutegiei buruzko hitzaldia egitekoa zuten Leitzako liburutegian, eta horrekin batera, horri buruzko erakusketa zabaldu dute. Martxoaren 31ra arte ikusgai izanen da.
Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.
Umeei masajeak ematen ikasi eta bide batez, beraien zainketari eta heziketari buruzko gaiak, zalantzak eta kezkak partekatzeko aukera emanez, masaje tailerra antolatu du Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Adin Txikikoen tratu onen Sareak Leitzan. 0 eta 12 hilabete bitarteko haurrentzako da eta lau saio prestatu dituzte: martxoaren 24an, 29an, 30ean eta 31n. Izena martxoaren 21a baino lehen eman beharko da.
Lehen Hezkuntzako ikasleek herriari buruzko galderei erantzun behar diote eta apirilaren 21a baino lehen aurkeztu
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |