Willis Drummond taldeak kontzertua emanen du Berako Katakun matxoaren 30ean

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 15a, 15:30
Ortziralean paratuko dituzte salgai kontzerturako sarrerak. Irudia: Willis Drummond.

Gure Tokiak tour bira abiatu berri du Willis Drummond talde lapurtarrak eta Berako Kataku ostatuan geldiadia eginen du martxoaren 30ean, ortzeguna. 20:00etan izanen da kontzertua eta sarrerak, ortzirale honetan, hilaren 17an, paratuko dituzte salgai 10 eurotan. Katakuko bazkideek, aldiz, doan sartzeko aukera izanen dute. 

Aitzinetik ere behin baino gehiagotan izan da talde lapurtarra Katakun, eta tartean bideoklipen bat ere grabatu dute bertan. Martxoaren 30eko kontzertuan iaz kaleratutako Hala ere diskoa aurkeztuko dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun