Haurrentzako masaje tailerra eginen dute martxoan Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 15a, 12:00

Umeei masajeak ematen ikasi eta bide batez, beraien zainketari eta heziketari buruzko gaiak, zalantzak eta kezkak partekatzeko aukera emanez, masaje tailerra antolatu du Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Adin Txikikoen tratu onen Sareak Leitzan. 0 eta 12 hilabete bitarteko haurrentzako da eta lau saio prestatu dituzte: martxoaren 24an, 29an, 30ean eta 31n. Izena martxoaren 21a baino lehen eman beharko da.

Lau saioak Leitzako Udaletxeko lehenbiziko solairuan eginen dituzte, 10:00etatik 11:00etara.

Izen ematea eta informazioa

Tailerra dohainik izanen da eta parte hartzeko martxoaren 21a baino lehen izena eman beharko da. Leitzako Osasun Zentrora (948 51 08 00) edo Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuetara (948 51 08 40) deituz eman daiteke izena. Informazio gehiago nahi duenak bi telefono horietako batera deituta bilduko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun