Saharako errefuxiatuen kanpalekuetako Bubisher liburutegiei buruzko erakusketa zabaldu dute Leitzako liburutegian

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 16a, 12:00

Atzo arratsaldean Saharako errefuxiatuen kanpalekuetako liburutegiei buruzko hitzaldia egitekoa zuten Leitzako liburutegian, eta horrekin batera, horri buruzko erakusketa zabaldu dute. Martxoaren 31ra arte ikusgai izanen da.

Bubisher Saharako basamortuan albiste onak ekartzen dituen txoria da eta ahozko tradizio luzea du saharar herriaren ondarean. Aldi berean, izen hori du Saharako errefuxiatuen kanpalekuetako liburutegiak eta liburutegibusak kudeatzen dituen proiektuak. Duela urte batzuk Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan dauden liburutegiei laguntzeko asmoz, Saharako kabiak elkartasun proiektua paratu zuten martxan Nafarroan. Hala, Saharako errefuxiatuen kanpalekuak liburuz hornitzen dituzte eta sahararren kultura Nafarroara ekartzen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun