Garagardozaleentzako hitzordu bikoitza aste honetan Leitzako Torrean

Ttipi-Ttapa 2023ko mar. 29a, 17:00

Garagardoaren Astea antolatu dute Leitzako Torrean aste honetan. Alde batetik, bihar, osteguna, sagardo dastaketa eginen dute eta bestetik, larunbatean, eguerdian bazkaria, iluntzean pintxo potea eta gauean kontzertua izanen dituzte.

Euskal Herriko Garagardo Kooperatibarekin elkarlanean, garagardo dastaketa eginen dute bihar Torrean. Dagoeneko izena emana dutenek, hamar euro ordainduta, sei garagardo mota dastatzeko eta pintxoak jateko aukera izanen dute. 19:00etan egin dute hitzordua.

Larunbatean gehiago

Larunbat honetan, apirilaren 1ean, egun osoan Torrean eta Euskal Herriko beste hainbat txokotan ekoiztutako garagardo artisauak dastatzeko aukera izanen dute Torreara hurbiltzen direnek. Horrez gain, 14:30ean bazkaria eginen dute eta txartelak erosteko azken eguna gaur izanen da. 19:30ean pintxo potea eginen dute eta 22:30ean Pilgrim's taldearekin kontzertua hasiko da. Kontzerturako bost euro ordaindu beharko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun