Larunbata, abuztuak 29

10:00

Basaburuko azoka abuztuaren 29an Jauntsarasen

Kiroldegia, Bortziriak | Azoka

Basaburuko Udalak, Imozko Udalarekin eta Atezko Udalarekin zein Cederna Garalurrekin elkarlanean, Basaburuko azoka antolatu du abuztuaren 29rako, hondarreko larunbaterako. Bertako artisauek euren produktuak plazaratuko dituzte Orokietan zehaztu duten goiz osorako hitzorduan.

Basaburuko azoka abuztuaren 29an Jauntsarasen Kiroldegia

Basaburuko Udalak, Imozko Udalarekin eta Atezko Udalarekin zein Cederna Garalurrekin elkarlanean, Basaburuko azoka antolatu du abuztuaren 29rako, hondarreko larunbaterako. Bertako artisauek euren produktuak plazaratuko dituzte Orokietan zehaztu duten goiz osorako hitzorduan.

12:00

Trikidantzen diskan parte hartzeko grabaketak abuztuaren 29an Elizondon

Arizkunenea, Elizondo

Jakina denez, Trikidantz taldea bertze disko bat grabatzen ari da. Berriki deialdi bat ere egin dute, herritarrak disko abesti batean parte hartzera gonbidatuz. Gaineratu dutenez, entzuleak «gure proiektuaren parte» izatea nahi dute.

Trikidantzen diskan parte hartzeko grabaketak abuztuaren 29an Elizondon Arizkunenea

Jakina denez, Trikidantz taldea bertze disko bat grabatzen ari da. Berriki deialdi bat ere egin dute, herritarrak disko abesti batean parte hartzera gonbidatuz. Gaineratu dutenez, entzuleak «gure proiektuaren parte» izatea nahi dute.

17:00

Nafarroako ingude altxatze txapelketak eta III. mailako aizkora txapelketako finala Beran

Eztegara pilotalekua, Bortziriak Bera | Kirola

Kirol hitzordu hirukoitza izanen da larunbat honetan Beran. Alde batetik, Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketako finala jokatuko dute eta bertzetik, gizonezkoen eta emakumezkoen ingude altxatze txapelketak eginen dituzte.

Nafarroako ingude altxatze txapelketak eta III. mailako aizkora txapelketako finala Beran Eztegara pilotalekua

Kirol hitzordu hirukoitza izanen da larunbat honetan Beran. Alde batetik, Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketako finala jokatuko dute eta bertzetik, gizonezkoen eta emakumezkoen ingude altxatze txapelketak eginen dituzte.

21:00

Trikidantz taldearen emanaldia

Arantzako Aterpea, Bortziriak Arantza | Kontzertuak

Uztailaren 4az geroztik, asteburuero-asteburuero Uda garai akustikoa egitasmoaren baitan kontzertuak egiten aritu dira Arantzako Aterpean, segurtasun neurriak hartuta eta edukiera mugatuarekin. Hain zuzen, larunbat honetan, borobilduko dute udako kontzertu zikloa, Trikidantz taldearekin.

Trikidantz taldearen emanaldia Arantzako Aterpea

Uztailaren 4az geroztik, asteburuero-asteburuero Uda garai akustikoa egitasmoaren baitan kontzertuak egiten aritu dira Arantzako Aterpean, segurtasun neurriak hartuta eta edukiera mugatuarekin. Hain zuzen, larunbat honetan, borobilduko dute udako kontzertu zikloa, Trikidantz taldearekin.

18:00
21:00

Tomas Sobrinoren 'Modos de ver' Arizkunenean

Arizkunenea, Elizondo | Erakusketak

Abuztuaren 1etik 30era irekiko du erakusketa Arizkunenean

Tomas Sobrinoren 'Modos de ver' Arizkunenean Arizkunenea

Abuztuaren 1etik 30era irekiko du erakusketa Arizkunenean

10:00
19:00

Pedro Salaberriren 'Bideak' margolanak Bertizen

Bertizko jauregia, Oieregi | Erakusketak

Uda osoan musika eta dantza emanadiak izanen dira Beran, Donamarian, Elizondon, Leitzan eta Zugarramurdin  ere

Pedro Salaberriren 'Bideak' margolanak Bertizen Bertizko jauregia

Uda osoan musika eta dantza emanadiak izanen dira Beran, Donamarian, Elizondon, Leitzan eta Zugarramurdin  ere

16:00
19:00

Argi'Hitz'kiak erakusketa Larraldean

Larraldea, Senpere | Erakusketak

Amotz auzoko Larraldean Argi”hitz”kiak erakusketa ikusgai dago 'Hatsa'-kideen eta beren lagunen arteko laugarren erakusketa zabalik da abuztuaren 6tik 29ra Senpereko Amotz auzoko Larraldean. Hatsa elkartearen urteko olerki bilduman parte hartu duten gehienen idatziak 110 bat kuadrotan ageri dira, Auxtin Zamoraren argazki artistikoeri loturik. 16:00etatik 19:00etara irekiko dituzte Larraldeako ateak.

Argi'Hitz'kiak erakusketa Larraldean Larraldea

Amotz auzoko Larraldean Argi”hitz”kiak erakusketa ikusgai dago

'Hatsa'-kideen eta beren lagunen arteko laugarren erakusketa zabalik da abuztuaren 6tik 29ra Senpereko Amotz auzoko Larraldean. Hatsa elkartearen urteko olerki bilduman parte hartu duten gehienen idatziak 110 bat kuadrotan ageri dira, Auxtin Zamoraren argazki artistikoeri loturik. 16:00etatik 19:00etara irekiko dituzte Larraldeako ateak.

13:30
19:00

Juan Carlos Pikabearen 'Mendiko ohiturak'

Bertizko jauregia, Oieregi | Erakusketak

‘Pirinioetako bihotzera bidaia’ goiburupean ExpoPiribus jarduerak hasi dituzte Bertizen uztailaren 21etik abuztuaren 2ra. Egun horietan, Juan Carlos Pikabearen ‘Mendiko ohiturak’ erakusketa zabaldu dute Bertizko jauregiaren erakusketa-aretoan, baina margolari lesakarrak aipatu digunez, abuztuan ere aretoa librea zegoenez, hilabete osoan ikusgai izanen dira gure inguruko inauteri, besta eta ohiturak irudikatzen dituzten 22 margolanak.  

Juan Carlos Pikabearen 'Mendiko ohiturak' Bertizko jauregia

‘Pirinioetako bihotzera bidaia’ goiburupean ExpoPiribus jarduerak hasi dituzte Bertizen uztailaren 21etik abuztuaren 2ra. Egun horietan, Juan Carlos Pikabearen ‘Mendiko ohiturak’ erakusketa zabaldu dute Bertizko jauregiaren erakusketa-aretoan, baina margolari lesakarrak aipatu digunez, abuztuan ere aretoa librea zegoenez, hilabete osoan ikusgai izanen dira gure inguruko inauteri, besta eta ohiturak irudikatzen dituzten 22 margolanak.

10:00
19:30

Olatz zapata-dendan, Kimetz belar-dendan eta Artlepo eta Kukuka arropa-dendetan likidazio azoka abuztuaren 27tik 29ra

Malerreka Doneztebe | Azoka

Udari adio errateko, abuztuaren 27tik 29ra bitarte, ortzegunetik larunbatera, likidazio azoka izanen dute Donezteben. 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era bitarte herriko lau komertziotan deskontu aprobetxagarriak izanen dituzte.

Motak:
Guneak:

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»